Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Bidasoako uretan desagertutako pertsona aurkitzeko bilaketari eutsi zaio

2022-03-13

Vitoria-Gasteiz, 2022/03/13

Xabier Legarreta Fernández Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak eta José Antonio Fernández, 112 eta Babes Zibileko teknikaria eta bilaketa-operatiboaren koordinatzaileak adierazpenak egin dituzte gaur Irundik, non Bidasoa ibaian bilaketa operatiboa egiten ari diren, atzo igerian gurutzatzen saiatu zen pertsona aurkitzeko.

Biek baieztatu dute bilaketa-lanak mantendu egingo direla argitasunak uzten duen arte, eta ez dela lan erraza izaten ari. Fernandezek baieztatu duenez, Ertzaintzaren helikoptero batek bat egingo du desagertutako pertsona bilatzeko lanetan. “Gaur goizean, bilaketa-lanei ekin diegunean, itsasbehera zegoen eta Bidasoa ibaiaren indarra handiagoa zen, Nafarroan euria egin duelako eta zama handiagoarekin iristen zelako. Horrek gure urpekarien lanak zaildu ditu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Fernández, técnico de 112 y Babes Zibila