Berriak Lehendakaritza

Euskal herritarrek interes ertain-handia erakutsi dute errealitate sozialarekiko

2022-03-11
  • Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri du bere azken Soziometroa, Ukrainako inbasioa baino lehen egindakoa.

Euskal herritarrek interes ertain-handia erakutsi dute errealitate sozialarekiko, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu duen Soziometroaren arabera. Horrela, herritarren % 55 gizartean gertatzen diren gauzen parte sentitzen dira asko edo pixka bat, hau da, gizartean gertatzen diren gauzetan interesa dute, eragiten diela sentitzen dute edo parte hartzen dute.

Azterlanak herritarrek egoerari, jarrerei eta balio politikoei buruz dituzten pertzepzioei buruzko iritziak bildu ditu, eta otsailaren 21etik 25era bitartean egin zen, Errusiak Ukraina inbaditu baino lehen (otsailaren 24an).

Testuinguru horretan, azterlanak erakutsi du gizartearen lehenengo kezka “lan-merkatuarekin” zerikusia duten arazoetan oinarritzen dela. Hala, biztanleen %65ek aipatu du hiru arazo nagusietako bat dela. Bigarrenik, distantzia handira bada ere, “osasun-arretarekin, Osakidetzarekin eta, oro har, osasungintzarekin” lotutako arazoak daude, biztanleriaren % 22k aipatu dituenak. Nabarmentzekoa da aipamen horiek Covid 19rekin lotutako arazo zehatzak ordezkatzen dituztela; izan ere, arazo horiek nabarmen egin dute behera aurreko urtearekin alderatuta, % 28tik gaur egungo % 17ra jaitsi baitira.

Informazio gehiago

2 iruzkin
  • 2022-03-13

    Ez dut espero hain azkar ahaztu behar izatea maskara eta bizi izandakoak epe luzera dakarren prebentzio-kultura, zenbat eta kutsatzaile-maila handiagoa izan orduan eta aukera handiagoa bizirauteko jatorri ezezaguneko hainbat patogeno oportunista.

  • 2022-03-13

    No espero que haya que olvidarse tan pronto de la mascarilla ni de la cultura preventiva que lo vivido conlleva a largo plazo, a mayor nivel de contaminantes mayor posibilidad supervivencia distintos patógenos oportunistas de origen incluso desconocido.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko