
Gipuzkoako gasolina-zerbitzuguneek dituzte anomalia gehien manometro eta hornigailuetan
Euskadin 290 gasolina-zerbitzugune daude, unitate eta zerbitzugune guztiak barne, eta horietatik % 88k beren ekimenez eta legezko epearen barruan bete dute beren hornigailu eta manometroen egoeraren egiaztapena.
Zerbitzugune bakar batek ere ez du zigorrik jaso detektaturiko anomaliengatik, akatsak zituzten guztiek konpondu egin dituztela frogatu baitute.
Eusko Jaurlaritzak egindako ikuskapenetan, hornigailuetan detektaturiko 30 anomalietatik 25 eta manometroetan detektaturiko 22 anomalietatik 20 Gipuzkoan izan dira.
Euskadin 281 zerbitzugune eta 9 zerbitzu-unitate (3 petrolio-produktu baino gutxiago banatzen dituzten gasolina-zerbitzugune txikiagoak), eta horietatik % 88k beren borondatez bete dute beren hornigailu eta manometroen egoera kontrolatzeko aldizkako egiaztapena egiteko betebeharra. Egiaztapen hori nahitaezko azterketa da, zerbitzugune eta unitateek urtero egin beharrekoa. Zigiluen egoera, pegatinen egoera, tresna bakoitzarekin izan beharreko dokumentazioa eta ekipoen gehieneko akatsak egiaztatzen dira azterketa horren bidez. Aleatorioki, kanpaina bat jartzen du martxan Eusko Jaurlaritzak, Eusko Jaurlaritzaren beraren Ordezkaritzen bidez, eta zenbait gasolina-zerbitzugune ikuskatzen ditu legezko betebeharra betetzen dela eta azterketa horiek horretarako baimentzen dituen erakundeek egiten dituztela egiaztatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren azken ikuskapena 2010. urtearen azken hilabeteetan eta 2011. urtearen hasieran egin zen. 30 gasolina-zerbitzugunek beren hornigailuetan anomaliaren bat zutela detektatu zen kanpaina horretan: 23k ez zuten egiaztapenik, 4k dokumentazio-akatsak zituzten, 2ri pegatina falta zitzaien eta batek ez zion alta eman hornigailuari.
Manometroei dagokienez, hau da, gurpilen presioa neurtzen duen tresnari dagokionez, 22 anomalia aurkitu zituzten ikuskaturiko 60 zerbitzuguneetan. Detektaturiko hutsetatik, 19 urteroko nahitaezko egiaztapena ez egin izanari buruzkoak ziren.
Kanpaina amaitu ondorengo datuen laburpena honako hau izan zen:
HORNIGAILUAK 2010 |
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
Zerbitzuguneen eta Zerbitzu Unitateen kopurua |
62 |
108 |
120 |
290 |
Kanpaina hastean aldizkako egiaztapena beteta zuten Zerbitzuguneen eta Zerbitzu Unitateen kopurua |
59 |
104 |
93 |
256 |
Kanpaina hastean aldizkako egiaztapena iraungita zuten Zerbitzuguneen eta Zerbitzu Unitateen kopurua |
0 |
0 |
27 |
27 |
Ikuskaturiko Zerbitzuguneen eta Unitate Zerbitzuen kopurua |
7 |
14 |
39 |
50 |
Ikuskapenean hutsak zituzten Zerbitzuguneen eta Zerbitzu Unitateen kopurua |
3 |
2 |
25 |
30 |
Huts mota |
3 EGK 1 DA 1 ZA 1 HA |
1 PA 1 DA |
21 EG 2 ZA 2 DA |
21 EG 3 EGK 4 DA 3 ZA 1 PA 1 HA |
Zehapenak |
0 |
0 |
0 |
0 |
Kanpaina amaitzean hutsak zituzten Zerbitzuguneen eta Zerbitzu Unitateen kopurua
|
0 |
0 |
0 |
0 |
MANOMETROAK 2010 |
|
|
|
|
Zerbitzuguneen kopurua |
62 |
108 |
111 |
281 |
Kanpaina hastean aldizkako egiaztapena beteta zuten Zerbitzuguneen kopurua |
61 |
103 |
77 |
241 |
Kanpaina hastean aldizkako egiaztapena iraungita zuten Zerbitzuguneen kopurua. |
1 |
1 |
34 |
36 |
Ikuskatutako instalazioen kopurua |
7 |
14 |
39 |
60 |
Ez-betetzerik zuten instalazioen kopurua |
1 |
1 |
20 |
22 |
Huts mota |
1 EG |
1 EG |
17 EG 1 ZA 2 DA |
19 EG 1 ZA 2 DA |
Zehapen kopurua |
0 |
0 |
0 |
0 |
Kanpaina amaitzean ez-betetzeak zituzten instalazioen kopurua |
0 |
0 |
0 |
0 |
EG Egiaztatu gabe
EGK: Egiaztatu gabe konpondu ondoren
ZA: Zigilu-akatsa
PA: Pegatina-akatsa
HA: Hornigailuari ez zaio alta eman
DA: Akatsak dokumentazioan (erregistro-liburua, aktak, ziurtagiriak)
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ondorioztatu duenez, Euskadiko zerbitzuguneak kudeatzen dituzten enpresek beren bezeroei zehazturiko bermeak eskaintzen dituzte. Betetze-maila eta gorabeherarik eza dira joera orokorra EAEn.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 6a