Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bikoiztasun eta Inefizientzia Txostena aurkeztu dio Aholkularitza Batzordeari

2011.eko urriak 05

Sozioekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordearen ustez txostena positiboa da, Euskadiko erakunde ereduaren funtzionamendua hobetzeko eztabaida pizten baitu

Bikoiztasun eta Inefizientzien txostenean, azken horiei buruzko atalaren garrantzia nabarmentzean bat egin dute Patxi Lopez lehendakariak eta Sozioekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordeak. Bikoiztasunek sortutako gastuen datua (403 milioi euro) deigarria izan arren, Euskadiko herri erakundeen jardunean hautemandako inefizientziak jorratu dituzte batez ere batzarrean. Lehendakariak hasierako hitzaldian esan du administrazioak eta administratuek zerbitzu publikoen prestazioan eta erabileran daukaten erantzukidetasunak lehenik eta behin eta lehentasunez behar duela Administrazio Publikoak ekonomia, efikazia eta eraginkortasun irizpidetan oinarritutako kudeaketa eredua sor dezala. Lopezek azpimarratu du «Euskadiko herritarrek ezin dutela hirukoiztutako herrialderik eduki» eta Euskal Administrazio Publikoen funtzionamendua hobetzearen alde egin du. Hala, herritarren zergak eraginkortasunez kudeatzen dituzten -batez ere, krisi garaian- «herrialde bakarreko hiru lurralde» izango gara.

Aholkularitza Batzordeko kideen hitzak entzun eta gero, lehendakariak jakinarazi zien Lehendakaritzaren asmoa ez dela Euskadiko erakundeen egitura aldatzea, baizik eta hura arrazionalizatzea. Aurkeztu den txostenarekin, Gobernuak herrialdea arrazionalizatzeko prozesua adosteko borondate politikoa azaldu du.

Horregatik, Legebiltzarrari eskatu dio ponentzia bat edo Batzorde berezi bat dei dezala, azaroaren 20ren ondoren. Horren bidez, azterlan hau eta bere ondorioak ez ezik, datozen urteetarako nahi dugun herrialde eredua ere eztabaidatu ahalko dira.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak eskumenen banaketari buruzko jarduerez arduratzen ari da. Izan ere, legealdiaren hasieratik, Gobernuaren lege jarduera zuzendu duten printzipio nagusietako batzuk eskumenak argitzea eta administrazioaren funtzionamendua hobetzea izan dira, antolakuntzaren, eraginkortasunaren eta efikaziaren bidez. Eta horretarako bideratu dira Udal Legea, Ekintzaileen Legea, Enplegu Legea eta Segurtasun Publikoko Legea.

Bestalde, Aholkularitza Batzordeko kideek nabarmendu dute lehendakariaren txostena pauso egokia dela, baina garatu egin beharko litzatekeela, Euskadiko herri administrazioen jarduna optimizatzeko eta modernizatzeko. Gainera, inefizientzien azterketaren balioa nabarmendu dute, Euskadiko herri erakundeen jarduna hobetzeko eta aurrezteko aukeraren oinarria baita.

 

8 iruzkin
  • @d_munich1985
    2011.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    @Albert_Rivera 1 studio similar fue presentado al Lehendakari http://t.co/nfwRE6YR Lo importante s q se harán con los resultados

  • @JosuAlman
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari presenta el Informe de Duplicidades e Ineficiencias a su Consejo Asesor. http://t.co/ijCmyy78

  • @icsotomayor
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari presenta el Informe de Duplicidades e Ineficiencias a su Consejo Asesor. http://t.co/ijCmyy78

  • @icsotomayor
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak Bikoiztasun eta Inefizientzia Txostena aurkeztu dio Aholkularitza Batzordeari. http://t.co/W0Z0aSUJ

  • @RuedaAlejandra
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Mal común. Conclusión evidente si conoces el PEIT RT @balapiaka: Informe Duplicidades e Ineficiencias http://ht.ly/6OKOa vía @irekia

  • @balapiaka
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Presentación del Informe de Duplicidades e Ineficiencias al Consejo Asesor del Lehendakari http://ht.ly/6OKOa vía @irekia

  • @maximvega
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari presenta el Informe de Duplicidades e Ineficiencias a su Consejo Asesor. http://t.co/ijCmyy78

  • 2011.eko urriak 05

    ¿No dijo en el debate de política general que se posponía este debate hasta la celebración de las eleccio es del 20N? Es una pena porque se trata de un asunto fundamental, pero parece que lo único que busca esta iniciativa es revolver y montar un follón.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)