Berriak Lehendakaritza
Eu

Estatuko eta EAEko legeak euskaraz argitaratuko dituzte Estatuko Aldizkari Ofizialean

2011.eko urriak 06

Gaur sinatutako hitzarmenari esker, EAEko legeak eta lege maila duten Estatuko lege-ekimenak euskaraz argitaratuko dituzte Estatuko Aldizkaria Ofizialean

Lehendakariaren iritziz, gainontzeko alderdiek Eusko Jaurlaritzaren Bikoiztasun Txostenaren inguruan duten jarrera kritikoa «apaldu egingo da», ageriko eraginkortasun ezak direlako eta zentzuzkoa delako. López, era berean, Eusko Jaurlaritzak zerga-gaietan eskumenik ez duela dioten kritikez ere mintzatu da. Gogorarazi duenez, Juan José Ibarretxeren (EAJ) gobernuak ere zerga-sistema erreformatu zuen 1998an, eta orduan «ez zen ezer ere esan».

Patxi López lehendakariak eta Ramon Jáuregui Presidentziako ministroak gaur goizean egindako bileran hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, legeak, lege-proiektuak eta legegintzako errege dekretuak euskaraz argitaratu ahal izango dira Estatuko Aldizkari Ofizialean.  «Lege bat euskaraz irakurri ahal izatea aurrerapauso handia da, gure asmoa hizkuntza normalizatzeko alorrak hedatzea baita», adierazi du lehendakariak.

Gasteizko Lehendakaritzan izandako bileraren ostean, lehendakariak eta ministroak kazetarien galderei erantzun diete.  Mintzagaietako bat zerga-erreforma izan da. Gogorarazi duenez, EAJk zerga-sistema erreformatu zuen 1998an, eta orduan «ez zen ezer ere esan». Hala, galdetu du Eusko Jaurlaritza «okupa» bat ote den Zergak Koordinatzeko Erakundearen barruan. Lehendakariak argitu duenez, hauxe izan da zerga-sistemaz publikoki hitz egin den aurreneko aldia, «orain arte ezkutuan egin baita».

Euskal administrazioan bikoiztasunak antzeman dituen Eusko Jaurlaritzaren txostenaren inguruan, berriz, lehendakariak esan du iritziak «bat etorriko» direla, «ageriko eraginkortasun ezak» direlako eta «zentzuzkoa» delako. Lehendakariak gaineratu duenez, ez da ulergarria bikoiztasunak topatutakoan txostena kaxoi batean gordetzea.

ETAren komunikatu posible batez galdetu diotenean, lehendakariak esan du hura atera arte nahiago duela iritzirik ez eman, eta nabarmendu du «aspalditik» espero duena ezker abertzaleak terrorismoaren biktimak aitortzea dela.

 

3 iruzkin
  • @raibosko
    2011.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Las leyes estatales y vascas se publicarán en el BOE en euskera http://t.co/Yk7FvQUO via @irekia

  • @txarliegarcia
    2011.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Las leyes estatales y vascas se publicarán en el BOE en euskera http://t.co/Yk7FvQUO via @irekia

  • @gi_mica
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Las leyes estatales y vascas se publicarán en el BOE en euskera . http://t.co/Iw2p8UsM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramón Jauregui