Dekretu-proiektua, Euskadiko Sozietate Zibilen Erregistroa arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-03-10

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak egokitzat jotzen du xedapen orokor bat egitea Euskadiko Sozietate Zibilen Erregistroa arautzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan