Berriak Osasuna

Osakidetzak aurrera egiten jarraitzen du plantillaren baldintzen hobekuntzan mahai sektorialaren bileran

2022-03-09

2018-2019ko LEPen lehen faseko azterketen daten berri eman du; ekainaren 18an eta 19an izango dira, UPV/EHUren Vitoria-Gasteizko Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, BECen

 

Osakidetzak berriro agertu du negoziatzeko borondatea eta, horretarako, Mahai Sektorialaren beste bilera bat deitu du, sindikatuak aurreko topaketara bertaratu ez zirelako, eta berriro ere aurkeztu ditu plantillarentzako gai garrantzitsuak, hala nola Lanbide Garapenari buruzko aurreakordioaren zehaztapena edo 2018-2019ko LEPen prozesua. 

 

Osasun sailak deitoratu egin du sindikatuetako ordezkariek bileran parte hartu ez izana, jarrera horrekin edo bilera horiek Osakidetzatik kanpora egiteko asmoaren bidez, plantillarentzako oso garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko prozesua luzatzen ari delako. Bestalde, Osakidetzak jarraituko du zentral bakoitzarekin aldebiko bilerak egiten, orain arte egin ohi duen bezala.

 

Bestalde, gogorarazi behar da, pandemiaren hasieratik egin den bezala, gai-zerrendak Zuzendaritza Nagusiak eta alderdi sozialak planteatzen dituzten alderdiak jasotzen dituela. Gaurko bilerarako gai-zerrendak honako gai hauek izan ditu: 2018-2019ko LEP, Lanbide Garapena, Baimenak eta Behin-behinekotasuna.

 

2018-2019 LEP

 

2018-2019ko LEPi dagokionez, Osakidetzak, gainera, lehen faseko azterketen daten berri eman du; ekainaren 18an eta 19an izango dira, UPV/EHUren Gasteizko Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, BECen.

 

 

  • Ekainaren 18a eta 19a: familia-medikua, pediatriako medikua, emagina, logopediako diplomatua, anatomia patologikoko teknikaria, optika eta optometriako diplomatua, dietetikako teknikaria, lan-osasuneko erizaina, osasun mentaleko erizaina, erradioterapiako teknikaria, osasun-dokumentazioko teknikaria, terapeuta okupazionala, audioprotesiko teknikaria
  • Uztailaren 2a eta 3a: administraria, fisioterapeuta, erizaina, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, laborategiko teknikaria, gizarte-langilea

 

Gogorarazi behar da 2018-2019 LEPek 3.535 plaza eskaintzen dituela, bi fasetan banatuta. Lehen fase honetarako, 1.610 plaza gorde dira, hala nola Lehen Mailako Arretakoak, eta 38.654 pertsonak eman dute izena.

Iruzkin bat
  • 2022-03-12

    Buenos días, me alegro vaya habiendo previsión se fechas ascerca de la OPE ,es imprescindible para que los candidatos tengan la meta y el estudio es más efectivo con el objetivo en un plazo determinado.En mi caso soy candidata a Concurso de Traslados, se sabe algo de la Previsión de Listados Provisionales ? En esta semana habrá pasado un año desde el inicio de Convocatoria TEAP -Ciclo Abril 2021.Un saludo y gracias por su atención .

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak