Otsailean euskal ekonomiak aurrera egiten jarraitu zuen, eta ziurrenik, martxoan eten egingo da Ukrainako gatazkaren eraginez

2022-03-09

Euskal ekonomiakhazkunde bizian” aurrera egiten jarraitu zuen otsailean, 100 puntutik gorakoa izan baitzen. Zehazki, joan den hilabetean 131,9 puntu lortu ztuen. Industriaren, zerbitzuen eta enpleguaren garai onak azaltzen du hazkundearen intentsitatea, Ekonomia eta Ogasun Sailak gaur egindako otsaileko termometroan jasotako datuen arabera.

Hala eta guztiz ere pentsatzekoa da goranzko bilakaera hori eten egingo dela martxoan, Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren eragin ekonomikoa koiunturako adierazleetan nabaritzen hasiko denean.

Azken hilabeteetan, euskal ekonomiaren termometroak hazkunde bizi hori egiaztatu du. Zehazki, urtarrilean 131,6 puntu lortu zituen, abenduko balioa baino hiru hamarren gehiago (131,3), eta zortzi puntu 2021eko azaroko balioarekin alderatuz gero (130,8).

Euskal ekonomiaren termometroa 42,1 punturekin (beherapena) hasi zen 2021eko urtarrilean, eta hurrengo hilabeteetan gorantz egin zuen etengabe. Martxoan (67,2) “hazkunde moteleko” eremuan sartu zen, eta hurrengo hilean 138,1 punturekin sartu zen “hazkunde biziko” eremuan. Plano horretan mantendu da ordutik.

Termometroa hilero egiten da, euskal ekonomiaren 100 adierazle baino gehiago oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzeko lehen egunetan argitaratzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan