Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailak 2,6 milioi euro zuzenduko ditu 2011an, drogamendekotasunari aurrea hartzeko programetarako eta proiektuetarako

2011.eko urriak 05

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak 2.667.110 euro gastatuko ditu aurten, toki-erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei emango dien diru-laguntzetan, drogamendekotasunari aurrea hartzeko programak eta proiektuak garatzen badituzte.

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) diru-laguntza horiek arautzeko Agindua. Diru-laguntzak toki-erakundeentzat (udalak, mankomunitateak, partzuergoak edo foru aldundiak) izango dira, baldin eta drogamendekotasunen tokiko plana onartuta badute edo egiten ari badira, dogamendekotasunen prebentzio komunitarioko udal-plan bereziak garatzen ari badira eta prebentzioko udal lantalde teknikoak mantentzeko bada, hurrenez hurren. Era berean, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneneko erakundeei ere emango zaizkie laguntzak, drogamendekotasunarekin erlazionatutako prebentzio-proiektuak egiteko, eta arriskuak eta kalteak gutxitzeko proiektuak egiteko.

Diru-laguntza horren bidez helburu hauek bete nahi dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Drogamendekotasunen V. Planeko jarduera-ildoetan hobekien sustraituta dauden programei eta proiektuei eutsi nahi zaie; bestetik, behar berriak azalarazi nahi dira, eta haiekin bat, beharrei aurre egiteko proiektu berriak babestu, eta, azkenik, programak eta proiektuak hobetzen lagundu nahi da, diseinu-prozedurak kontuan hartuta eta esku hartzeko protokoloak sistematizatuta.

Urriaren 6an, bihar, hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta hilabeteko epea izango da horretarako. Eskabideak bertaratuta edo, aurten, lehenengoz, baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan