Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Hondarribian egindako ‘Euskadi, goza ezazu’ pintxo-lehiaketaren lehen saria emango du

2011.eko urriak 05

Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muelak Eusko Jaurlaritza-La Bacaladera Sari Nagusia emango du; dirutako zuzkiduraz gain, Ramón Roteta sukaldariak sorturiko garaikur bat ere biltzen du aipatutako sariak.

VI. edizio honetan, lehiaketari izena aldatu zaio, eta orain, "Euskadi, goza ezazu" pintxo-lehiaketa da.

Hirurogeita hamar sukaldarik baino gehiagok hartu dute parte ekitaldi horretan, eta parte-hartzaileek pintxorik onenak egin dituzte, finalean lehen postua lortzeko eta txapela erdiesteko xedez.

Hondarribiko pintxo-lehiaketak (edizio honetan 'Euskadi, goza ezazu' izena hartu duenak) gaur goizean itxiko du VI. deialdia, 11:30ean Hondarribiako Itsas Enea Auditorioan egingo den sari-banaketarekin; Eusko Jaurlaritza ere egongo da sari-banaketa horretan. Turismoko zuzendari Isabel Muelak lehen saria, hots, Eusko Jaurlaritza-La Bacaladera Sari Nagusia emango du; dirutako zuzkiduraz gain, Ramón Roteta sukaldariak sorturiko garaikur bat ere biltzen du aipatutako sariak.

Aurten, bigarren aldiz, Eusko Jaurlaritza, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, lehiaketaren babeslea izan da, Euskadiko gastronomiari balioa emateko. Iaz, Eusko Jaurlaritzak lehiaketa horren babesle izatea erabaki zuen, 2010-2013ko Turismoko Marketin Planean ezarritako jardun-ildoetako bat betez. Jardun-ildo horren barruan, Euskadiko lehentasunezko produktutzat hartu da gastronomia (haren maila guztietan). Gaur egun, gastronomia, besteak beste, Euskadiko turismo-erakargarritasunen artean, bidaiari-sarreretan 26 hilabetez segidan hazkundea izatea ahalbidetzen ari direnetako bat dugu.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak lehiaketa hori babestea erabaki izanaren beste arrazoi bat kalitatea eta berrikuntza sustatzen jarraitzea da, turismo-sektorean gero eta gehiago txertatzen baitira bi kontzeptu horiek; lehiaketa horretan, hainbat sarirekin nabarmentzen dira arestian adierazitako kontzeptuak, hala nola berrikuntzaren sariarekin eta jatetxeen sorkuntza-gaitasunari balioa ematen dion sariarekin.

Jardunaldietan, pintxoak nola egiten diren ikusi ahal izan da: gastronomiaren zuzeneko ikuskizunik handiena, Hondarribiako Itsas Etxea Auditorioko eszenatokian hirurogeita hamar sukaldari baino gehiago izan dituen 'show cooking' bat.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 5a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)