Berriak Osasuna

Osakidetzako beste hiru erakunde gehiagok zainketetako bikaintasuneko zentroen nazioarteko izendapena eskuratu dute

2022-03-09

Guztira, Osakidetzako 8 erakunde daude BPSO Programari lotuta. BPSO ingeleseko siglak dira, eta Zainketetako Bikaintasunarekin Konprometituta dauden Zentroak esan nahi du. Gaur goizean Bilbon izan den jardunaldian, Osakidetzako 400 profesionalek parte hartu dute, eta Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak “zainketetako bikaintasunarekin konprometituta dauden zentroen” izendapen berriak eman ditu ezagutzera.

 

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetak, Goierri Urola Garaiak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Best Practice Spotlight Organizations (BPSO) nazioarteko izendapena jaso dute, zainketetako bikaintasunarekin konprometituta dauden zentro gisa. Horiez gainera, Donostialdea, Debabarrena eta Arabako ESIek berriro eskuratu dute izendapena, jardunbide egokiei eutsi dietelako, eta beste bi izangai gehiago daude: Gorlizko Ospitalea eta Bilbao Basurtoko ESIa, UPV/EHUrekin batera.

 

BPSO programa

 

Nazioarteko BPSO programaren helburua da zainketetako bikaintasuna lortzea eta, horretarako, ezagutza zientifikoan oinarritzen den zainketaren balioa nabarmentzea, bai eta zainketak osasunaren emaitzen hobekuntzan duen inpaktuarena eta arreta hobetzeko erizainen lidergoaren garrantziarena ere.

 

Gaur egun, Osakidetzan, programa horrek jardunbide egokien dozena bat gida ezartzen ditu; haietan, erortzeen prebentzioari edo minari, sarbide baskularren zainketari, haurren obesitateari, zainketa aringarriei, genero-indarkeriari edo pertsona erdigune duen arretari heltzen zaie, besteak beste. Arazo horiek guztiek pertsonen bizi-kalitatean dute eragina, eta guztietan da erizainen esku-hartzea funtsezkoa.

 

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak zorionak eman dizkie jardunbide egokiak ezartzeko prozesuan inplikatuta dauden pertsona guztiei, mila profesional baino gehiagori; profesional horiek 80 unitate eta osasun-zentrotan baino gehiagotan daude banatuta.

 

Nabarmendu duenez, duela 3 urte Host Euskadik hasi zuen lan handi hori ari da, dagoeneko, emaitza onak ematen, besteak beste, denbora honetan murriztu egin da euste mekanikoen kopurua, behera egin dute flebitis-tasek edo hedatu egin da amagandiko edoskitzea.

 

6 iruzkin
  • @mcidoncha15
    2022-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBilbaoBasurt: https://t.co/5xspHnMKn1
    https://t.co/O1tJ1PP9v4

  • @mcidoncha15
    2022-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBilbaoBasurt: https://t.co/5xspHnMKn1
    https://t.co/O1tJ1PP9v4

  • @santamarinaospi
    2022-03-09

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzako beste hiru erakunde gehiagok zainketetako bikaintasuneko zentroen nazioarteko izendapena ... https://t.co/gBnXLX2aZ7

  • @santamarinaospi
    2022-03-09

    Comentario de Twitter:
    Tres nuevas organizaciones de Osakidetza obtienen una designación internacional como centros de excelencia e... https://t.co/8W6CrhTQQc

  • @OSIBilbaoBasurt
    2022-03-09
  • @OSIBilbaoBasurt
    2022-03-09
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak