
Dekretu-proiektua EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari eman beharreko erantzuna arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona jakin batzuek (Marce Amasa, Elena Bustos, Javier Martinez Vadillo) edo erakundeek (FEVAS, Kristau Eskola) bidalitako ekarpenengatik.
Gogoeta egin da neurrien gauzatzeari buruz, eskola inklusiboaren balioari buruz, kontzeptu batzuk eguneratzeko beharrari buruz (adimen- edo garapen-desgaitasuna), garapen jasangarriaren helburuak txertatzeari buruz, elkarte-mugimenduarekin lankidetzan aritzeari buruz, itunpeko ikastetxeetan aniztasunarekiko arreta finantzatzeari buruz, batez ere euskal hezkuntza-sistemara iritsi berri diren ikasleen kasuan.
Aurreko ekarpenak aztertu eta baloratuko dira, aurrerago irekiko den entzunaldi-prozesuan, batez ere.
Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.