Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaá: “Lanbide Heziketa krisitik ateratzeko tresna egokiena da “

2011.eko urriak 05

Hezkuntza Sailak Elgoibarko IMH, fabrikazio mekanikoaren sektorean erreferentzia nazionala izatera deitutako ikastetxea, aukeratu du, lehen aldiz LHren ikasturtea inauguratzeko

Celaá sailburuak adierazten duenez, “LHko ikasturtea izango da hau “, eta ingelesa ikastea sustatzeko eta mundu global batean nazioarteko bihurtzeko prozesuari aurre egiteko deia egiten du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, inauguratutzat jo du gaur Lanbide Heziketaren (LH) ikasturte berria, Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Azalpenean Celaák adierazi duenez, “LH krisitik ateratzeko tresna egokiena da eta, horregatik, hau haren ikasturtea izango da “. “2011-2013ko III. Lanbide Heziketako Euskal Plana eginez eta, orain, bizitza osoan zehar egin beharreko ikaskuntzaren legearekin, Legebiltzarrera bidali aurretik azken urratsak ematen ari dira , erronka horri erantzuna ematen saiatu gara “, zehaztu du.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea, Carlos Crespo, Lanbide Heziketako zuzendaria, Mari Jose Madariaga, sektoreko zenbait enpresatako, LHko Euskal Kontseiluko, ADEGI Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko eta Ikaslan eta Hetel Euskadiko Makina-Erremintako fabrikatzaileen elkarteko zuzendariak sailburuarekin egon dira ekitaldian eta Makina-Erremintaren Institutuaren instalazioetara geroago egin duen bisitan. Azalpenean, “ gure erronka lan-merkatua nazioartekoa izatea bada, gure ikasleek ingelesa jakin behar dute eta ekintzaileak izan behar dituzte “, azpimarratu du Isabel Celaák.

 

Zentzu horretan, nahi duten erdi edo goi mailako LHko 2. kurtsoko ikasle guztiek klase-orduetatik at errefortzu-klaseak izango dituzte, haien ingelesa hobetzeko eta, horrela, haien mugikortasunari laguntzeko. “Herrialde txikia gara eta, horregatik, atzerrian lehiatu nahi badugu, balio erantsi bat bilatzea besterik ez dugu “, erantsi du. “Horregatik, laster erreferentzia nazionala izango den zentro baten egoitza toki egokia da dugun erronkaren garrantzia eta konplexutasuna ulertzeko “, gehitu du, Makina-Erremintaren Institutuari eta goraka ari diren Txina eta India bezalako herrialdeekin etengabe lankidetzan jarduteko joerari erreferentzia eginez.

Ikasturte honetan 30.000 ikaslek baino gehiagok ikasiko dute hezkuntza-sistemako LH, eskaintza osoan. Haietatik 12.000k baino gehiagok erdi mailan egingo dituzte ikasketak, 18.000k baino gehiagok goi mailan eta azken urteetan izan den goranzko joerari eutsiko zaio. LH malguak prestakuntza eta beste jarduera batzuetan aritzea, aurrez aurreko modulu-eskaintza partzialaren edo presentziaren erdiko online eskaintzaren bidez, bateragarri izateko aukera ematen dien 7.000 ikasle zifra horiei gehitu behar zaizkie. Azken modalitate honetarako online zentroa hasi da funtzionatzen ikasturte honetan, 6 espezialitatetako 26 modulurekin, eta, dagoeneko 1.153 ikasle matrikulatu dira.

Aurreikuspenen arabera, 2.870 pertsonari egingo zaie gaitasuna ezagutzeko dispositiboa 2011-12 ikasturte honetan. Pertsona horiei informatu, orientabidea eman eta ebaluatuko zaie, lan-esperientziaren bidez eskuratutako trebetasunak ezagutu ahal izateko. Gainera, ez dituzten gaitasun horiek eskuratu ahal izateko behar diren prestakuntza-ibilbideak diseinatu eta erraztuko dira, horrela profesionaltasunaren ziurtagiriaren edo behar den titulazioa lor dezaten. LHko 16 titulu berri ezarri dira eta, horrekin, 101 titulu eta trebakuntzen katalogoan oinarritutako 177 profesionaltasunaren ziurtagiri izatera iritsi da prestakuntza-eskaintza. Horrek 1.305 prestakuntza-jarduerak osatutako katalogo modular bat eratzen du.

Euskadin 10.007 ikaslek egiten dute lantokietako prestakuntza, 6.856 enpresarekin egindako hitzarmenen bidez. Halaber, 5806 enpresarekin egin dira kanpoan prestakuntza jasotzeko hitzarmenak eta 1.000 ikasle baino gehiago haien onuradunak dira.

Ikasleen eta irakasleen enpresetako prestakuntza sustatuko dela eta ekoizpen-sistemako pertsonal profesional trebatuari irakaskuntza-funtzioetan parte hartzeko erraztasunak emango zaizkiola iragarri du Hezkuntza sailburuak. Halaber, enpresa-sareak eskatzen dituen prestakuntza- eta trebakuntza-premiak antzemateko mekanismoak finkatuko dira, trebakuntzen katalogoa etengabe gaurkotuta eta produkzio-sistemaren premietara beti egokituta izateko. Gainera, Sailaren eta enpresen artean teknologiaren, pedagogiaren eta kudeaketaren esparruetan batera egindako proiektuak jarriko dira martxan, euskal LHren identitate-ikurra diren aldetik.

"Euskadin eraikitzen ari garen sistemak hasierako prestakuntzaren eta enplegurako prestakuntzaren arteko muga artifizialak ezabatzen ditu, etengabeko prestakuntza gisa ulertzen du LH, produkzio-sistemara estuki lotzen du, berriztapena eta gizarte-kohesioa sustatzen ditu, sistematikoki bikaintasuna bilatzen du eta gure nazioarteko proiekzioa lortu eta indartzeko bideak bultzatzen ditu “, laburtu du Isabel Celaák azalpenaren bukaeran. “LH berria herrialdearen marka da “, baieztatu du.

 

 

Iruzkin bat
  • @dam0ca
    2011.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    La Formación Profesional es la herramienta "más adecuada para sacarnos de la crisis" http://ow.ly/6SbjB #fp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)