Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko Administrazio Publikoetako Bikoiztasunei eta Inefizientziei buruzko Txostena

2011.eko urriak 04

“Euskal Administrazioetako Bikoiztasunei eta Inefizientziei buruzko Txostenak" 13 politika publikoko sorta baten bikoiztasunak eta inefizientziak aztertu ditu, lehendakariaren Sozioekonomia Gaietarako Aholkularitza Batzordearen gomendioz eta Legebiltzarraren aginduz.

Politika horiek honako hauek dira:

  1. Gizarte zerbitzuak
  2. Enplegua eta prestakuntza
  3. Sustapen ekonomikoa (Industria, 3i+b eta Merkataritza)
  4. Garraioak
  5. Etxebizitza
  6. Ingurumena
  7. Nekazaritza eta arrantza
  8. Hezkuntza, Unibertsitateak eta Heziketa.
  9. Kultura
  10. Gazteria eta Kirola
  11. Turismoa
  12. Osasuna eta Osasun Publikoa
  13. Polizia

Egindako azterketari lotuta, nabarmentzekoa da inefizientzien azterketa egin dela aipatutako politika guztientzat, bikoiztasunen identifikazioa eta zenbatzea lehen bideratzietara mugatu den bitartean, konplexutasun handiagoa aurkezten baitute eskumenei dagokienez.

Txostena Lehendakaritzak zuzendu du eta Deloitte eta Everis aholkularitza enpresen laguntza teknikoa izan dute hura egiteko.

Lehenengo eta behin, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta 9 euskal udalerri (Euskadiko hiru hiriburuak eta sei udalerri gehiago: Barakaldo, Getxo, Portugalete, Laudio, Errenteria eta Irun) ordezkatzen zituen lagin baten legea, aurrekontuak eta informazioa aztertu da.

Geroago, azterketa eta kontraste prozesu luze bat egin zen Eusko Jaurlaritzako Sailen, aztertutako 9 udalerrien eta EUDELen (70 bilera eta 200 lan-ordu baino gehiago) goi mailako arduradunekin.

Bere aldetik, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek azterketa eta kontraste prozesu honetan parte hartzeko, Lehendakaritzak 2011ko maiatzetik hauteskundeen gertutasuna zela eta, behin eta berriro luzatu zien gonbiteari uko egin zioten. Gipuzkoako Foru Aldundiak Garraioen Politikari lotutako galdetegi bidezko formularen bitartez baino ez du parte hartu.

Txostenean identifikatutako bikoiztasunak hiru euskal administrazioek oinarrizko eta sektoreko legearen laguntzarik gabe garatzen dituzten jarduketak dira.

Hiru euskal administrazioek bikoiztasunetan erori egiten dira, hauetan zehatz-mehatz:

  • Eusko Jaurlaritza: Aztertutako bikoiztasun guztien %30.
  • Foru Aldundiak: Bikoiztasun guztien %50
  • Aztertutako udalerriak: Bikoiztasun guztien %20

Identifikatu diren bikoiztasun guztien %93 aztertu diren hamahiru politiketako lau jarduketetan biltzen dira:

  • Ekonomia sustatzeko politikak (Industria, 3i+b eta Merkataritza): Identifikatutako Bikoiztasunen %31
  • Gizarte Zerbitzuetako Politika: Identifikatutako Bikoiztasunen %28
  • Enplegu eta Prestakuntza politika: Identifikatutako Bikoiztasunen %17
  • Garraio Politika: Identifikatutako Bikoiztasunen %17

Bikoiztasun hauek eragiten dituzte:

  • Politika eta gizarte zerbitzuen lotura horiek garatzen dituen agentearen ikuspuntutik egiten delako, eta ez herritarrak jasotzen duen zerbitzutik. Zerbitzu publikoak ematerakoan ez dago herritarren aldeko ikuspuntu bat.
  • Gehiago nahi izateagatik daukagun pentsamoldea dela eta, «gehiago eta gegiagoren alde hobea da» ideia sustatzen da. Honekin, laguntza eta zerbitzuak gainjarzten direlako praktikak orokortu egiten dira, eskumenik ez daukaten hirugarren pertsonek emanak baitira.
  • Kalitate araua edota jarduketa publikoari dagokionez errealiatearekiko bereizteagatik. Honek, eskumen eredu, jarduketa publikoa eta finantzaketa ereduaren artean ezberdintasunak eragiten ditu.
  • Hainbat esparru eta politikaren erregulazio eza. Honek instituzio maila ezberdinek bikoiztasunetan erortzea eragiten du.
  • Euskadiko Administrazioek herrialde mailako proiektu estrategikoak lantzen dituzte, emaitza eskumenen banaketa zorrotzaren aurretik lehenetsiz .

Bikoiztasunen zenbatekoa eta testuinguruan jartzea

Identifikatu diren Bikoiztasunen zenbatekoa 403.081.410 €-koa izan da. Zenbateko hori baloratzeko garaian ondorengo muturrak hartu behar dira kontuan: Aipatutako zenbatekoak bikoiztasunen atalean aztertu diren bederatzi politikei bakarrik egiten diela erreferentzia eta azterketak ez dituela Euskadiko udalerri guztiak aintzat hartu. Hau da, txostenak ez ditu Euskal Administrazio Publikoetako jarduketa guztiak aztertu, baizik eta horiek ordezkatzen dituen zati bat.

Bikoiztasun gisa identifikatutako 403 milioi €, hauen ondorioz dira:

  • Eusko Jaurlaritzako urte osoko Gizarte Gastua. (Diru-sarrerak bermatzeko Errenta-DBE, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria-EGPO eta Gizarte Larrialdietako Laguntzak-GLL).
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren urteko aurrekontua.
  • Donostiako Udaleko 2011ko Aurrekontu Finkatua.
  • Bilboko Udaleko 2011ko Aurrekontuaren %75

Inefizientzien Azterketa

EAE erakunde sare konplexu bat izateagatik da ezaguna, hots, Estatua aintzat hartuta, lau Administrazio maila daude gutxi-gorabehera 2,2 milioi biztanlerentzat.

Administrazio anizkoiztasun testuinguru honetan, Euskal Erakunde Sistemak esku-hartze publikoa optimizatzeko erronkari egin behar dio aurre jasangarritasun finantziario konplexuari gailentzeko. Honengan epe ertainean gastuaren hazkundea ekarriko duten hainbat aldagarri sozio-demografikok dute eragina.

Jarduketa publikoaren efizientzia auzi kritiko bihurtu da. Hala, azterketa multidementsionala (mailak eta agenteak) eta Euskal Administrazio Publikoaren ekintzari egindako gertutasun integralak inefizientziak identifikatzea ahalbidetu du; ebazpenak eraginkortasun handiagoko mailetara iristen lagun lezake.

Inefizientzia hauek hiru euskal administrazio mailetako jarduketak dira. Nahiz eta, eskumenen babesa eduki baliabide publikoen erabilera ez eraginkor bat eragin dezakete.

Antzemandako inefizientzia nagusietako batzuk honako hauek dira:

  • Euskal administrazio maila guztiak ekintzaileen gaian aritzen dira, alor honetan dabiltzan agente askoren anizkoiztasuna eragiten duena. Gaur egun, Euskadin, ekintzaileekin lotutako 250 agente baino gehiago ditugu (publikoak, erdi-publikoak eta pribatuak). Agentzia eta elkarte sare zabala da, eta ez bada ondo koordinatzen ekintzaileen lana sustatzeko eman beharreko urrats guztiak zaildu eta atzeratu ditzake.
  • Gaur egun enplegu politiketan Agente ugarik esku-hartzeak Enpleguaren prestakuntzarekin, lan-munduan txertatzearekin, Enplegua eta Lan-Bitartekaritzarekin lotutako zerbitzuen prestazioak gainjartzea eragiten du. Agente hauek ez daukate jarduketa hauetarako eskumenik.
  • Agente hauen esku-hartzeek, gainera, administrazio egitura gehiegi egotea dakarte Enplegu eta Prestakuntza gaiekin lotutako zerbitzuen planifikazioan, prestazioan eta segimenduan, herritarrei, euren esku jartzen diren baliabideen ulertzea eta ezagutza zailduz.
  • Gizarte Gaietan, hainbat administraziok esku-hartzen duten zerbitzuen diseinuak bere prestazioa zailtzen dute, Administrazioen aurrean erantzun denbora luzatzen dute, agenteen arteko koordinazio beharra handitzen dute, zerbitzuen benetako kostuak zeintzuk diren jakitea zailtzen dute eta herritarrek beharrezko dituzten zerbitzuen planifikazioa eta aurrekontuak bereizten ditu; honek guztiak baliabideen kopuruen esleitzeari eragiten diote.
  • Lur eta etxebizitzen promozio eta kudeaketari zuzendutako egitura publikoen ugaritzea. Zehatz-mehatz, politika honetan 17 erakunde instrumentalek hartzen dute parte (Birgaitze Elkarte Urbanistikoak, Etxebizitza eta Lur Elkarteak, etab…).
  • Etxe eskatzaileen eta etxebizitza zozketen (Udaletako datu baseak eta Etxebide) datu baseen aldiberekotasuna.
  • Eskumenen zatiketa bat dago garraio politiketan, maila administratibo bakoitzak eskumenak dituelako garraiobide ezberdin batean. Gainera, politika hauetan bikoiztasunak eta inefizientziak sortzen dira:
  • Euskadik hiru aireportu dauzka, beste horrenbeste elkarte publikok bultzatuak direnak. Gainera EAE aireportu gehien dituen Europako eskualdeetariko bat da, bere biztanle kopurua eta hedadura geografikoa aintzat hartuta, inguruan dituena kontuan hartu gabe
  • Garraio mota baten barruan ere egoera xelebreak daude eskumen mailan: Larreinetako Funikularra Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du eta Artxandakoa, berriz, Bilboko Udalak
  • Euskadin, ingurumen politikak garatzen dituzten 21 zuzendaritza organo eta 20 kudeaketa organo daude.
  • Euskadin ez dakigu zenbat udaltzaingo dauden gure lurraldean. Nahiz eta Udaltzaingoen Koordinazio Zuzendaritzatik, kide guztiak barne hartuko dituen Udaltzaingoen Erregistro baten sorreraren alde lan egiten ari den. Gainera, gai hau datozen hilabeteetan konponduko da, Euskadiko Segurtasun Legearen proeiktuaren onartzearekin.
  • Nekazaritza politikaren beteraztea zatikatuegia den arautegi batek mugatua dago, Autonomia Estatutuak eta Lurralde Historikoen Legeak ematen dizkieten eskumenak direla eta. Zentzu honetan, egun ez da politika bat lantzen era integratu batean, produkzioa aldundietatik eta merkaturatzea alor autonomikotik lantzen baita.
  • Mendiei dagokienez, egoera antzekoa da, baso masaren ulertzearen arabera, hainbat Administraziok esku-hartzeko lege-babesa baitaukate. Adibidez, Foru Aldundiek dituzten baso eskumenen arabera egiten dute eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, bere ingurumen politikaren arabera egiten d

Gobernuak Abiatutako Jarduketak

Eusko Jaurlaritza eskumenen banaketa lantzen dituzten jarduketen buru da. Honako hauek dira:

Legeak

Legealdiaren hasieratik, Gobernuaren lege jardueraren irizpideetako bat eskumenak argi uztea eta administrazioaren funtzionamendu hobe bat bilatzea izan da, antolakuntzaren, eraginkortasunaren eta efikaziaren bidez. Ildo horretan hauen moduko legeak daude:

- Udal Legea

- Ekintzaileen Legea

- Enplegu Legea

- Segurtasun Publikoko Legea

Tresnak

Bestalde, Gobernuak hainbat tresna jarri ditu abian, jarduera publikoaren eraginkortasuna hobetzeko, esaterako:

- Berrikuntza Publikoaren Plana

- Plan Hidrologikoa

 

 

 

 

 

17 iruzkin
  • @feserdel
    2012.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    A ver cuando se hace para todo el estado: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las AAPP Vascas http://t.co/CY7mKx0P

  • @davelias
    2011.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Públicas Vascas http://t.co/kLKiqky8 #irekia

  • 2011.eko urriak 05

    Muy interesante... ¿Se podría acceder a información de mayor detalle que el de esta nota de prensa?

  • 2011.eko urriak 05

    A ver si sirve de algo y se empieza recortar por donde se debe y no siempre por el mismo sitio !!!

  • @microlopez
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Interesante: RT @balapiaka: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/RiS8bhYI #pipejgv

  • @JAer
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Administraciones Vascas, coste de duplicidades administrativas: 403 M€, y eso sin un análisis del 100% de políticas http://t.co/qFT5kaQR

  • @edubara
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/LKpvnF19 #pipejgv

  • @XabiGV
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/qcmjeUwC #pipejgv

  • @jescoin
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/KY6ptJkM #pipejgv

  • @MikelSB
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    El link correcto a la noticia de antes (Las duplicidades de las AAPP nos cuestan 403 millones )http://t.co/KQAOlWGK Gracias @JorgeGdelArco

  • @PIPEJGV
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Administrazio Publikoetako Bikoiztasunei eta Inefizientziei buruzko Txostena http://t.co/VZ2abLJ0 #pipejgv

  • @PIPEJGV
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/gXo3CbBx #pipejgv

  • @balapiaka
    2011.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/qcmjeUwC #pipejgv

  • @JosuAlman
    2011.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Públicas Vascas. http://t.co/v5DKDt54

  • @mitinman
    2011.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    A leer: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Publicas Vascas http://t.co/E4E08rnb

  • @jcmelero
    2011.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Más de 403 millones nos cuestan a los vascos las duplicidades de diputaciones, gobierno y ayuntamientos: http://t.co/sIKtI4bO

  • @icsotomayor
    2011.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Informe sobre duplicidades e ineficiencias en las Administraciones Públicas Vascas. http://t.co/v5DKDt54

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko