Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal produktuak sustatzen ditu Conxemar 2011 Azokan

2011.eko urriak 04

CONXEMAR 2011 arrain eta produktu izoztuen azoka Vigon garatzen da urriaren 4tik 7ra, eta han izaten da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, parte hartzen duten 10 euskal enpresen produktuak bultzatzeko. Euskal pabiloia E Hall-ean kokatuko da stand E15, hurrengo sektoreak aurkeztuko direlarik: arrain izoztua, elikagai izoztuak (kroketak, prestatutako janariak, ogia, postre eta gozokigintza besteak beste). CONXEMAR 2011 Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak euskal elikagai industriaren produktuak nazio mailan eta nazioarteko merkatuetan sustatzeko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da.

Euskal pabiloian zenbait promozio aktibitate garatzen dira; besteak beste, Artxandako sukaldaritza eskolako sukaldariek ZUZENEKO SUKALDARITZA DEMOSTRAZIOAK burutzen dituzte, zuzenean euskal plater tipikoak prestatzen dutelarik bisitarien aurrean. Ondoren dastatzen ematen dira pintxo bezala, Arabar Errioxako ardoarekin eta Txakolinarekin batera.

Demostrazio hauek egunero burutzen dira. 15 minutuko iraupena izango dute eta orduro gartuko dira, goizeko hamaiketan hasi eta azken pasea arratsaldeko seietan izango delarik.

Arrantzaren eta arrantzako produktu eraldatuen Plan Estrategikoaren aplikazioak  nabarmen suspertu du sektorea. Izan ere, inbertsio handiak egiten ari dira eraldaketa industria hobetzeko eta berritzeko. Gure kostaldeak eskaintzen dizkigun baliabide naturalei esker, arrantza industriak leku garrantzitsua izatea lortu du euskal ekonomian. Bere produktuak munduko merkatu nagusienetan saltzen duelarik.

Euskal erauzketa flota ezaguna da arrantza egiteko baliabide tradizionalak erabiltzeagatik, itsasoko ekosistema errespetatzeagatik eta espezieak iraunarazten laguntzeagatik.

Arrantza eta eraldatuen industriaz aparte, aurten nabarmentzekoak dira aurkeztuko diren produktu izoztuak. Hauek teknologia berriena eta era beran  tradizioa mantenduz, eskuz egindako kalitatea ezin hobeko produktuak baitira. Besteak beste, produktu hauen artean ogia, postreak, gozoak, kroketak, janari prestatuak ... ditugu, guztiak lehen gai hoberenekin eginak, aparteko kalitate maila lortuz.

AURKEZTURIKO PRODUKTUAK ETA ENPRESAK:

ENPRESA

WEB

PRODUKTUAK

AHUMADOS DEL NORTE

www. Ahumadosdelnorte.com

Arrain  keztatuak, kontserbak eta produktu elaboratuak

AMEZTOI ANAIAK

www.ameztoi.com

Kroketak, frituak, prestatutako janariak, postreak...

BACALAOS ALKORTA

www.bacalaosalkorta.com

Bakailao gaztgabetua eta izoztua, itsaskiak, olagarroa

CASA BRIGITTE

www.pan-betti.com

Bakailaoa, salmoa eta kestatuak

COFRADÍA DE PESCADORES "SAN PEDRO"

www.cofradiabermeo.com

 

 

 

berdela, sardina, hegaluzea, txitxarroa

DONIBANE FISH, S.A

www. donibanefish.com

bakailaoa, abario, maruca, brosmio, antxoa, gazitutako kontserbak eta izostuak

GELTOKI

www.geltoki.net

eskuz egindako pastelgintza izoztua eta kalitateduna

GRUPO GOURMET OKIN

www.grupogourmetokin.es

ogi masa izoztuak eta prestatuko janariak

LA BACALADERA

www.labacaladera.com

bakailaoa eta bere deribatuak

NAKULAS SL

www.nakulas.com

angula eta beste itsas produktuen deribatuak

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Azkue