Berriak Lehendakaritza

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Bartzelonako euskal etxea eta Generalitateko Gobernua bisitatu ditu

2022-03-07

Joan den otsailaren amaieran, Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak bidaia bat egin du Bartzelonara, bi topaketa profesional egiteko. Bat Bartzelonako euskal etxeko arduradunekin. Bartzelonako euskal etxeak 1994tik euskal kultura sustatzen du Montcadako plazatxo egoitzatik, Konderri Hiriko auzo gotikoaren bihotzean bertan. Eta bestea Kataluniako Generalitateko Kanpo Harremanetarako arduradunekin.

Bartzelonako euskal etxearen kultur jardueraz hitz egiteak esan gura du euskara klaseak, musika jaialdi bat eta zine jaialdi bat, jarduera gastronomikoak, dantza... baina, munduko beste euskal etxetan bezala, covid-19aren pandemia kolpe gogorra izan da, eta are gehiago Bartzelonakoentzat. Pandemiak asko zaildu eta murriztu ditu euskal etxe honen jarduera, ekitaldi ugari antolatzen baititu eta kalitate handikoak.

Beraz, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak bisita zuzena egin behar zuen euskal etxe honetara, egoeraren pultsua hartzeko eta bere Zuzendaritzak pandemia osteko etapa berriaren aurrean dituen jarduera-ildoak azaltzeko.

 

Bilera Generalitateko Jauregian

Bestalde, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariari harrera egin diote Kanpo Harremanetarako eta Gobernu Irekia Sailaren egoitzan Kataluniako Kanpo Harremanetarako arduradunek, Victoria Alsina-Burgués-ek ─Kanpo Harremanetarako eta Gobernu Irekiko sailburua─ eta Laura Costa Olivé-k ─Kanpoan den Kataluniako zuzendari nagusia─.

Kanpo Harremanetarako eta Gobernu Irekiko sailburuarekin, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Kataluniako Generalitateak agenda globalaren testuinguruan garatutako kanpo-politikak ezagutu zituen, eta biek partekatu zituzten Kataluniak eta Euskal Herriak kanpoan dituzten komunitateen egungo errealitateak.

Bestalde, hurrengo bileran, Kanpoan den Kataluniako zuzendari nagusiarekin, errealitate horietan sakondu zen, Generalitateak eta Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituzten komunitateentzako garatzen dituzten politika diasporiko espezifikoei buruz hitz eginez.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak