qrcode

Eusko Jaurlaritzak telefono bat eta aurrez aurreko hiru puntu jarri ditu martxan asteburu honetan Euskadira iristen diren errefuxiatu ukrainarrei arreta emateko

2022-03-04
  • Euskadiko Gurutze Gorriaren eskutik lehen arreta eskainiko zaie hala eskatzen duten pertsonei
  • EAEn 3.000 eta 3.500 pertsona arteko ukrainar biztanleria dago

Vitoria-Gasteiz, 2022/03/04

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gurutze Gorriaren eskutik, telefono zenbaki bat eta aurrez aurreko hiru arreta gune jarri ditu martxan jada asteburu honetan Ukrainatik iristen diren migratu errefuxiatuei erantzuteko. Zerbitzu hori pertsona horiei arreta emateko baino ez da erabiliko; izan ere, eskaintzak egiteko, errefuxiatuak@euskadi.eus helbide elektronikoak jarraitzen du erabilgarri.

Nahiz eta Europa mailan oraindik ez den mekanismorik antolatu Ukrainaren inbasioaren ondorioz mugakide dituzten herrialdeetara iristen ari direnen lekualdatutakoentzako, badira pertsona eta familia batzuk beren kabuz Euskadira iristen ari direnak. “Gertakari hori fenomeno natural baten ondorio da, pertsona horiek dagoeneko senideen edo lagunen laguntza-sare bat duten tokira joaten baitira. Zentzu horretan, Euskadik 3.000-3.500 ukrainar biztanle inguru ditu”, adierazi du Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariak. Familia eta pertsona horietako batzuk gure erkidegora iritsi dira dagoeneko.

Asteburu honetan pertsona gehiago etor daitezkeela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze Gorriak harremanetarako bitarteko berri horiek jarri dituzte abian. Legarretak azpimarratu duenez, “bertatik erantzun edo bideratu ahal izango ditugu behar dituzten eskaerak, beste erakunde eta entitate batzuekin abian dugun koordinazioari esker”. Eskariak askotarikoak izan daitezke: arreta sanitarioa eta/edo psikologikoa, bizileku-beharrak, eskola-matrikulazioekin lotutako eskakizunak, eta abar.

Hain zuzen ere, joan den asteartean Jaurlaritzak Erakunde arteko Mahai Soziala jarri zuen martxan, errefuxiatuen egoerari modu ordenatu eta koordinatuan erantzuna emango diona. Mahai horretan Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako ordezkariak daude, hala nola Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko, Hezkuntzako, Osasuneko eta Etxebizitzako ordezkariak. Horiekin batera, hiru aldundiek, euskal hiriburuetako hiru udalek, EUDELek, gobernuaren ordezkaritzak eta etorkinei eta errefuxiatuei arreta ematen dieten Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteek ere badute ordezkaritza, hala nola ACCEM Euskadik, Caritasek, CEARek, Zehar Errefuxiatuek, Gurutze Gorriak, Ellacuria Fundazioak, MPDLk eta Bizitza Berriak.

Ukrainaren inbasioaren ondorioz bi milioi pertsona inguru lekualdatu dira, datu ofizialen arabera, eta milioi bat pertsona baino gehiagok herrialde mugakideekin dituzten mugak zeharkatu dituzte jada.

Harremanetarako bideak

☎️  945 222 222 zenbakiak arreta telefonikoa eskainiko du 09:00tatik 22:00ra.

🏠 Euskadiko Gurutze Gorriak euskal hiriburuetan dituen egoitzetan, arreta aurrez aurrekoa eskainiko zaie asteburu honetan Euskadira iristen diren ukrainarrei 10:00etatik 18:00etara:

  • Arabako Gurutze Gorriaren egoitza autonomikoa. Gaztelako Atea 52. Vitoria-Gasteiz
  • Gipuzkoako Gurutze Gorriaren bulego probintziala, Zorroaga gaina 41. Donostia
  • Bizkaiko Gurutze Gorriaren eguneko zentroa. Concha Jeneralaren kalea 34. Bilbo

 

 

4 iruzkin
  • Argazkia Guadalupe
    2022-03-24

    Egunon:
    Estaria dispuesta a ofrecer un piso para los refugiados ucranianos, espero recibir la información necesaria para llevarlo a cabo.
    Eskerrikasco

  • Argazkia SN Robot
    @ElorduiA
    2022-03-09

    Comentario de Twitter:
    Errefuxiatu ukrainarrei arreta emateko, Eusko Jaurlaritzak telefono bat eta aurrez aurreko hiru arreta-gune: https://t.co/xUrN7ytvjq

  • Argazkia Juanma
    2022-03-14

    Hola Victor Manuel.
    El jueves 17 traigo a España a dos madres con un hijo cada una, de 3 y 16 años.
    Desgraciadamente no puedo alojarlos más que unos días hasta conseguirles alojamiento. Estoy gestionándolo con la Cruz Roja de Álava.
    No sé cuál es el procecimieto adecuado, quiero hacer las cosas bien.
    Si puedes echar una mano con alojamiento, o conoces a alguien que pueda, lo podríamos gestionar con la Cruz Roja (me imagino).
    Si te parece bien, te paso mi contacto.
    Un saludo.

  • Argazkia victor manuel
    2022-03-11

    Egun on
    Estaria bien que a la gente que nos hemos ofrecido a ayudar con nuestras viviendas por lo menos nos contestasen al correo electronico

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak