Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Itelazpiren ingurumen-jardunbide egokiak

2011.eko urriak 04

Itelazpi Sozietate Publikoak, ingurumenarekin duen konpromisoarekin jarraituz, hainbat ingurumen-jardunbide egoki burutu ditu. Ekoscan sistemaren aplikazioaren baitan kokatuta daude ekintza horiek guztiak eta hondakinen sorreraren arloan zein kontsumoaren arloan egin dira.

Itelazpik ingurumenaren arloan lanean jarraitzen du eta konpromiso hori betetzeko asmoz hainbat jardunbide egoki burutu ditu. Horietako bat hondakin ez-arriskutsuen sorreraren arloan egin da. Horren helburua da telekomunikazio-zentroetan sortutako hondakin begetalak murriztea. Horretarako, Itelazpik geotextila ezarri du 58 telekomunikazio-zentroen inguruan. Bi ekintza planen baitan egin da ekintza hori. Lehena 2004-2005 urteen artekoa izan da eta bigarrena, berriz, 2005-2006 urteen artekoa.

Neurri honi esker, hondakin begetalen sorrera nabarmen murriztu da. Zentro bakoitzean bi tona hondakin inguru sortzetik, zentro bakoitzean bost kilogramo hondakin inguru sortzera igaro da. Modu horretan sortzen den aurrezpen ekonomikoa ere nabaria da, askoz ere diru gutxiago gastatzen baita zentroen garbiketan. Era berean, neurri horri esker ekoizpena handitzen da.

Energia-kontsumoaren arloan ere egin ditu ekintzak Itelazpik. Zentroetako tangetan dagoen gasolioa birziklatu eta berrerabili du hain zuzen ere. Indarrean dagoen legeria betetzeko asmoz, mantentze-lan prebentiboak egin ditu erakundeak 11 telekomunikazio-zentroetan. 2005-2006 urteen arteko ekintza planaren baitan kokatu da ekintza hori.

Ondorengo moduan egin dira lanak: tangeen barnealdea garbitu da, erregaia birziklatu da, dagozkion frogak eta ikuskapenak egin dira, beharrezko kasuetan konponketak egin dira eta tangak, birziklatutako erregaiarekin bete dira. Beharrezkoa izan den kasuetan erregai berria erabili da.

Itelazpik burutu dituen ekintza hauk "ETEak martxan: 212 ingurumen-jardunbide egoki" txostenean jasota daude. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat enpresek Ekoscan ingurumen kudeaketaren baitan burutu dituzten jardunbide-egokiak jasotzen dira bertan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan