Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritzak ‘Auzoko berriak’ gune digitala jarri du abian, xenofobiari eta arrazakeriari aurre egiteko

2011.eko urriak 03

 Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celáak 'Auzokide Berriak' gune digitala aurkeztu dute gaur Euskalduna Jauregian. Gune hori 11 urtetik 14a bitarteko nerabeen artean xenofobiari eta arrazakeriari aurrea hartzeko hezkuntza-proposamen berriaren ardatza izango da.  Materialaren barruan komiki digital hiru eleduna dago, eta horren orrialdeetan neskatilek eta mutikoek aurkituko dituzten pertsonaiek eta istorioek gogoeta egitera bultzatuko dituzte herritar-balioei, migrazio-prozesuei eta kulturen arteko bizikidetzari buruz.

"Hezkuntza-programa hori gaur egiten dugun inbertsio bikaina da, bihar errespetua eta aurrerapena jasotzeko, eta bizikidetzari eusten dioten balioak aldarrikatzeko", adierazi du Gemma Zabaletak. Bestalde, Isabel Celáak azpimarratu duenez, "Auzokide Berriak" hezkuntza‑komunitate osoari zuzendutako materiala da, eta oso ondo egituratutako hezkuntza-unitateak proposatzen ditu. Egokia da ikasgeletan gauzatzen ari garen teknologizazioari begira, eta aukera handia ematen du 2.0 web-guneetatik proposatutako elkar‑ekintzarako".

Sekuentzia didaktikoen sorta batetik abiatuta, "Auzokide Berriak" gunearen helburua ikaskuntza aktiboa sustatzea da, desberdinen arteko bizikidetzaren aldeko gizarte- eta herritar-eskumenak sustatzeko heziketa-ereduan oinarrituta, eskola inklusiboaren ardatzari jarraituz. Euskadiko lehen-hezkuntzako eta DBHko 37.746 ikasle baino gehiago (%15,5) atzerritarrak dira.

Hezkuntza-material berri hori jasotzen duen web-orri bat ezarri da (www.losnuevosvecinos.net) lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasle guztiei bereziki zuzenduta. Horrez gain komikiaren paperezko aleak banatu dira gaur Euskaldunan zeuden eragileen artean: kulturartekotasunaren dinamizatzaileak, hizkuntza-errefortzuko irakasleak, irakasleentzako prestakuntza-zentroetako (Berritzeguneak) aholkulari eta zuzendariak, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak, eta hezkuntza ez formaleko elkarteetako ordezkariak.

"Eskoletako ikasleek jakin behar dute, gezurra esaterik, lapurtzerik edo erailtzerik ez dagoen bezala, ezin dela kanpotarrari edo desberdinari eraso egin edo baztertu. Ikasi behar dute, desberdinak izan arren, elkarrekin eta berdintasunean bizi behar dugula", adierazi du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Bestalde, Isabel Celáa Hezkuntza sailburuak gogora ekarri duenez, "kulturartekotasunaren sustapena tresna gisa erabili behar dugu, oraindik gure artean irauten duten akatsak agerian utzi eta zuzentzeko; izan ere, gizarte anitz honetarako nahi dugun bizikidetza-eredutik urruntzen baikaituzte".

Hezkuntza-proposamen hau hainbat gaitasunetan oinarritzen da: autoezagutza, enpatia, sormenezko pentsaera eta pentsaera kritikoa, eta emozioen, sentimenduen eta tentsioen erabilera.

2 iruzkin
  • @gestionpublicav
    2011.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco inaugura el espacio digital ‘Los nuevos vecinos’ para prevenir la xenofobia y el racismo http://t.co/U4TwpvFs

  • @jcmelero
    2011.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    La iniciativa de educación intercultural "Los nuevos vecinos" en la web del Gobierno vasco, Irekia: http://t.co/wFmC6CRM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)