Beatriz Artolazabalek EAEko gazteak animatu ditu haien “proiektu, mezu eta kode berezien bidez gizartea beste errealitate batzuetara hurbiltzera”

2022-03-02
  • Erronka Globalen Aurrean, Gazteak Martxan” Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Sarien banaketa
  • Gazte-topaketa Olabeagako Silo espazioan
  • 20 gazte-proiektuk proposatzen dute “beste errealitate eta mundu batzuk erakustea”, eta gazteen eta gizartearen artean, oro har, lankidetzaren eta elkartasunaren balioak eta sentsibilizazioa sustatzen dituzte
  • Hiru hamarkada “Euskadiko Gazteak Lankidetzan” abian
  • “Zubi berriak sortu dira EAEko eta beste herri batzuetako errealitatearen artean, elkartasuneko eta garapenerako lankidetzako tresnen bidez”

Bilbo, 2022/03/02

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak EAEko gazteak animatu ditu haien "proiektu, mezu eta kode berezien bidez gizartea beste errealitate batzuetara hurbiltzera”. Artolazabalek, Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariarekin eta Paul Ortega Garapenerako Lankidetzako zuzendariarekin batera, Olabeagako Silo espazioan parte hartu du, Bilbon, Erronka Globalen Aurrean, Gazteak Martxan sariak banatzeko ekitaldian. Ekimen horren helburua da EAEko eta beste leku batzuetako gazteen artean elkartasuna, garapenerako lankidetza eta trukea sustatzea eta, horretarako, gai horretan gazteria kontzientziatzeko ideia berriak eragitea.

“Proiektuek beste errealitate eta mundu batzuk erakustea proposatzen dute, eta gazteen eta gizartearen artean, oro har, lankidetzaren eta elkartasunaren balioak eta sentsibilizazioa sustatzen dituzte. Gazteen eskutik gazteentzat, gazteetara hurbiltzeko optikarekin, kodeekin eta formatuekin. ’Gazteak Martxan’ deialdiak gazteen parte-hartze aktiborako bide ematen du, haiek nahi duten bezala: asmatu, pentsatu, idatzi eta askatasunez eta espiritu kritikoz azaldu, errealitatea eraldatzeko. Lortu duzue”, goraipatu du Sailburuak.

“Erronka Globalen Aurrean, Gazteak Martxan 2021” deialdiaren sariak banatzeko ekitaldia Olabeagan izan da. 3.000 euroko sariak izan dira, 75 puntu gaindituta, puntu gehien izan duten honako proiektu hauentzat: 1. “Jornada: Descoloniza tu mente, Africaniza tu conocimiento. Hacia un nuevo modelo de intercambio académico”. Honako hauek proposatuta: Fernanda Cándida Esteves, Mispa Gracia Bahanag, Zueinuha Mohamed Sidati, Nayat Aduh Jatri, Naiara del Carmen Obiang Olaso, Hamudi Eddaf Mohamed, Nayah Salma Bleila eta Kehinde eta Oluwatobi Akeju. 2. “ESKUAK LUZATZEN: Gazteok mundua aldatzen”. Honako hauen eskutik: Iñaki Fernández, Aritz Castro Landazuri eta Sare Álvaro Campo. Eta 3. “Relatos sonoros de la juventud saharaui”. Honako hauen proiektua: Aichatu Mohamed Yeslem Beissat, Mariem Mohamed Yeslem Beissat eta Aileen Viviana Zeron Carbajal.

1.000 euroko sariak 60 puntu baino gehiago lortu, baina puntu gehien izandako lehen hiruren artean egon ez direnei: 1. “MEPE Mujeres en marcha de la Patagonia a Euskadi: itsasoak batzen gaitu”, Ametz Gurrutxaga eta Garazi Aranzaberena. 2. “Emakume Artisten Sarea”. Proiektua honako hauek proposatu dute: Leyre Arana, Garazi Barquin Ayerbe, Nerea Portillo eta Patricia González. 3. “Conocernos para ser solidarios” Ane Fernández de Larrearena. 4. “Creación de un grupo de tiempo libre en Lima”. Honako hauen ideia: Lara Fandiño Piña, Asier Herranz eta Unai Revillas. 5.            “Torneo Sin Fronteras”. Honako hauen proposamena: Julen Torres, Jose Carlos Perez Mendoza eta Jeiscar Andreina.

Ekitaldian, hirurogei gaztek parte hartu dute, osasun-maskaraz babestuta. Photo call baten bidez, oroitzapenerako argazkiak egin dituzte. Dacost disc jockey eta raperoak jarri du giro-musika.

Sariak hiru kategoriatan banatu dira, gaien arabera sailkatuta: 1. kategorian, arte-jarduerei buruzkoan, Artolazabal Sailburuak eta epaimahaikide batek EMAKUME ARTISTEN SAREA saria eman dute. 2. kategorian, ekintzarako prestakuntza-ekintzei eta jardunaldi-prestakuntza-trukeari buruzkoan, Paul Ortega Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren zuzendariak, Artolazabal Sailburuarekin batera, honako proiektu hauei eman die saria: CONOCERNOS PARA SER SOLIDARIOS, DESCOLONIZA TU MENTE eta RELATOS SONOROS DE LA JUVENTUD 3kategorian, ekintza eraldatzaileei eta erronketarako erantzunari eta errealitateen arteko konexioari buruzkoan, Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariak eta Sailburuak eman dizkiete sariak honako proiektu hauei: “EMEP- Emakumeak Martxan Euskaditik Patagoniara: itsasoak biltzen gaitu”; CREACIÓN DE UN GRUPO DE TIEMPO LIBRE EN LIMA, TORNEO SIN FRONTERAS eta ESKUAK LUZATZEN

“Zailtasuna dohain”

Artolazabalek esan du gazte kooperanteentzako sariak “zailtasuna dohain” egiteko modu bat direla. Arazo bat aukera emankor bilakatzen jakitea. Ekimen honek erakusten du pandemiak ekarri digula alderdi positiboren bat, nahiz eta gezurra dirudien. Konfinamendua eta gure ingurune hurbilenetik irteteko ezintasuna daude “Erronka Globalen Aurrean, Gazteak Martxan” ekimenaren jatorrian.

“Ekimen berri hori ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programaren ia hiru hamarkadarekin lotzen da, orduan ezinezkoa izan baitzen hura normaltasunez garatzea.  ‘Gazteak Martxan’ eta ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ hau bat datoz honako honetan: fokua gizarte-sentsibilizazioan jartzen dute, eta gazteei ematen diete protagonismoa”, esan du Artolazabal Sailburuak. “Lotura-zubiak sortu dira EAEko eta beste herri batzuetako errealitateen artean, eta, horretarako, elkartasunaren tresnak baliatzen dira”

Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “Kanoiek eta tankeek Ukrainan burrunba egiten duten egunotan, gure “Erronka Globalen Aurrean, Gazteak Martxan” hitzaren eta lankidetzaren aldeko apustua da. Herrialde honetan ere jasan dugun armen logika irrazionalaren aurrean, detektatzeko, pentsatzeko, hitz egiteko edo idazteko denbora hartzearen aldeko apustua egiten dugu, arte-jarduerak sortuz. Ekintzarako prestakuntza-ekintzak sustatzeko denbora”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak