
Beatriz Artolazabal, "Bizitza Jokoan" Jaurnaldian
- Bilbon egingo da martxoaren 3ra arte
Bilbo, 2022 03 01
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek Bizitza Jokoan jardunaldien hasieran parte hartu du. Jardunaldi horiek, Mugarik Gabek antolatuta, martxoaren hirua arte izango dira EHUko Bizkaia Aretoan. Sailburuk nabarmendu du, Eusko Jaurlaritza osoak, babesa ematen diela Ukrainako herritarrei, eta behin eta berriz azpimarratu du Jaurlaritza prest dagoela lekualdatutako pertsonak hartzeko.
Bere hitzaldian, Artolazabalek euskal GKEek lankidetzaren arloan egiten duten lana azpimarratu du, eta beren Sailaren babesa bermatu die. «Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko denbora agortzen ari da, eta pertsonen bizitza, LURRALDEA eta ESKUBIDEAK jokoan daude», adierazi dute Mugarik Gabeko arduradunek.
Bizitza Jokoan kongresua 2022ko martxoaren 1ean, 2an eta 3an egingo da Bilbon, hainbat alderditatik: Giza Eskubideak eta Natura defendatzen dituzten pertsonen eta kolektiboen ahotsak azalduz, erakundeek egiten dutenetik eta egin lezaketenetik eta zientziaren, komunikazioaren, kazetaritzaren eta aktibismoaren ikuspegietatik.



