
Iñigo Urkullu Lehendakaria Eneko Andueza PSE-EEko Idazkari Nagusiarekin bildu da
Lehendakariak eta PSE-EEko idazkari nagusiak bilera adeitsu eta positiboa izan dute gaur arratsaldean, Ajuria-Enean. Bilera ordubete baino gehiagokoa izan da. Bileraren baitan Euskadiko egoera politiko eta instituzionalari heldu diote. Horretaz gain, Errusiak Ukrainan eragindako egoeraren noraezak eragindako kezka partekatu dute.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi izendatu zutenetik egiteke zegoen bilera da, eta duela sei urtetik Gobernuko zereginak partekatzen dituen alderdi batekin erakundeen arteko harremanen barruan kokatzen da.
Bileran, Gobernu Programaren gauzatze-mailaren eta 2021eko ekitaldiko Herrialde-helburuen betetze-mailaren balorazioa egin dute.
Legegintza-programari arreta berezia eskaini diote. Arlo horretan, izapidetzen ari diren proiektuak oso garrantzitsuak dira eta: DSBEaren erreforma (BGDren akordioaren ondoren bideratua); Berdintasuna eta Indarkeria matxistaren aurkako borroka (ostegunean Berdintasun Legearen aldaketa onartu zen Osoko Bilkuran); Hezkuntza (ostiralean amaitzen da ponentzian ekarpenak aurkezteko epea) edo Gazteria.
Bilera horrek Koalizio Gobernuaren osasun ona azpimarratu du eta Gobernu Programan hartutako konpromisoen ulermen- eta adostasun-maila hobetzeko balio izan du.





