
Euskal Enplegu sistemaren Lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eskertu egiten ditu Euskal Enplegu Sistemaren Legearen Aurreproiektua egin aurretiko Kontsulta Publikoaren izapidean egindako ekarpenak.
Nahitaezko urratsa da araugintza-ekimen honetan; izan ere, Euskadin enplegua arautuko duen lehen legea izango da, 2010ean enplegu-politika aktiboetako eskumenak bere gain hartu zituenetik hura diseinatu eta gauzatzeko, eta, ondoren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zenetik. Harrezkero, eta lege arautzailerik ez dagoenez, ugaritu egin dira Foru Aldundien, udalen, gizarte- eta ekonomia-eragileen eta erakunde publiko eta pribatuen ekimenak enpleguaren arloan, eta horrek antolaketa bat eskatzen du.
Izapide hori, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitakoa, bete ondoren, Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), araua idazteko prozedurarekin jarraituko da. Horren lehen zirriborroa lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak onartu beharko du; herritarrei jakinaraziko zaie, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidearen bidez, Gobernu Kontseilura bidaltzeko aurretiazko izapidetza jarraituko da eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartuko da.