Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Irekita dago 2022ko “Berdintzen” beken deialdian parte hartzeko epea

2022-03-01

Gobernu Kontseiluak otsailaren 8ko bileran onartu zuenez 2022. urtean euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko “Berdintzen” beken deialdia martxan da. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 30.000 euro bideratuko ditu beka hauetara eta bakoitza 7.500 eurokoa izango da.

Honako hauek izango dira ikerketa-gaiak:

  • Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
  • Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren Euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
  • Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
  • Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

“Berdintzen” beken deialdia orain arte urte anitzekoa izan da eta aurten urtekoa izatea erabaki da orain arte aurkeztutako proiektuak ekitaldi bakarrean ondo garatzeko aukera egon dela ikusita.

Interesa dutenek martxoaren 24ra bitartean izango dute eskariak aurkezteko. Ondoren hautaketa batzorde batek aztertu eta esleituko ditu bekak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)