Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola sailburua Qatarrera etorri da Lehendakariak hasitako erakunde- eta enpresa-misioarekin jarraitzeko

2011.eko urriak 03

Enpresen ordezkaritza baten buru

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua Qatarrera etorri da, Patxi Lopez Lehendakariak,  ekonomia eta enpresa alorrean bilera garrantzitsuak izateko eta herrialde horietako gobernuen arduradunekin goi-bilerak burutzeko asmoz, urtarrilean hasitako erakunde- eta enpresa-misioari jarraipena emateko.

Sailburuarekin batera, Maripaz Larrumbide Etxebizitzako sailburuordea eta B3i euskal enpresa-partzuergo berriaren arduradun gorenak etorri dira. Partzuergo hori hainbat enpresa-klusterrek osatzen dute, besteak beste, Eraikune eraikuntzako klusterrak eta Gaia elektronikako klusterrak, bai eta hainbat enpresak ere: Ikusi, AH, Jema, Ormazabal eta Ibermatica.

Enpresa-proiektu hau euskal enpresek osatzen dute erabat, eta helbururik behinena du herrialde honetan garatzea eta bere beharrei konponbide global bat eskaintzea, ezagutzaren, eraginkortasunaren eta garapen iraunkorreko esperientziaren bidez. Bidaia ostegunera arte luzatuko da, urriaren 6ra arte alegia, eta bitarte horretan urte hasieran Qatarrekin izandako lehen harremanak sendotzen saiatuko dira, merkatu hori ikaragarri handia baita, oso garrantzitsua eta oraindik ere hazteko aukera bikainak dituena.

Sailburuak Euskadi eta Euskadiko enpresa-ehunaren gaitasun eta aukeren berri emango die herrialde hartako ekonomia, energia, teknologia, ingurumen, kultura eta turismoaren arloko eragileei. Eta horren guztiaren xedea izango da euskal enpresentzat merkatu berriak irekitzea, eta negozio-aukera gehiago sortzea, eskualde horrek duen inbertsio-gaitasunagatik eta kokapen geoestrategikoagatik oso kontuan hartzekoa baita, ezbairik gabe.

 Gaur, ordezkaritzak bilera bat izan du QATARIDIAR LUSAIL, Qatargo gobernuaren eraikuntza-enpresarekin. Enpresa hori duela 20 urte sortu zuten, Qatarrek eta Arabiar golkoak utziko duten oinordekotza kulturalaren eta geografikoaren adibide izango den XXI. mendeko hiri enblematikoa garatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)