Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Aiaraldea eskualderako Berehala Jarduteko Plana aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari (Gobernu Bilera 2022-3-1)

2022-03-01
  • Jaurlaritzak 24 milioi euro jarriko ditu eskualdean ekonomia eta gizartea suspertzeko zortzi proiektu eragile abian jartzeko

Lehendakariak Aiaraldea Eskualderako berehalako jarduera-plana aurkeztu du gaur, Gobernu Kontseiluan, Euskadiko lehentasunezko jarduera-eremu gisa. Airaldea eskualdeak Aiara, Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña udalerriak hartzen ditu.

Plan hori Ezkerraldea-Meatzaldean, Enkarterrin eta Oarsoaldean jada abian jarritako planekin bat dator. Guztira, 180 milioi euro inbertituko dira, Eusko Jaurlaritzak Eskualde behartsuetarako edo Lehentasunezko Jarduteko Eremuetarako onartutako ezohiko funtsetatik. 

Aiaraldeko Planak Legebiltzarrak Aairaldeari buruz azaroaren 25eko Osoko Bilkuran onartutako txostenari erantzuten dio, eta Eusko Jaurlaritza eta Arabako eta Bizkaiko foru-aldundien artean egin da. Era berean, Eskualdeko udalekin eta ekonomia-, gizarte- eta enpresa-eragileekin kontrastatu da. 

Eusko Jaurlaritzak 24 milioi euro jarriko ditu 33 jarduera abian jartzeko. Jarduera hauek ekonomia eta gizartea suspertzeko 8 proiektu eragiletan bilduta daude eta honako hauek dira: 

  1. Industria modernizatzea eta industria-lurzoruak eta -eraikinak lehengoratzea;
  2. Dibertsifikazio ekonomikoa: nekazaritzako eta basogintzako sektorea;
  3. Dibertsifikazio ekonomikoa: turismoaren eta merkataritzaren sektorea;
  4. Aniztasun ekonomikoa: kultura-sektorea;
  5. Enplegua eta lanbide-prestakuntzako proiektuak;
  6. Gizarte-kohesioa: etxebizitza sozialak;
  7. Hiria berroneratzea: Auzo ahulak eta
  8. Ingurumena eta mugikortasun iraunkorra

 Proiektuen eskualdeko ikuspegia koordinatzeko eta bultzatzeko eskualdeko talde eragile bat martxan jarriko da. 

24 milioi euro horiez gain, inplikatutako beste erakundeek 4,49 milioi euro jarriko dituzte, eta, beraz, Airaldearen Berehalako Jarduera Planak 28,49 milioi euroko inbertsio publikoa izango du guztira. Ondorioz, Legebiltzarreko lantaldean ezarritako 24-26 milioi euroko aurrekontu-heinaren gaineko inbertsioa izango da. 

Une horretatik aurrera, Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko aldundiek behin betiko dokumentua aurkeztuko diete eskualdeko udalei, haiek ere parte har dezaten. Izapide hori egin ondoren, behin betiko onetsiko da, eta proiektuak abian jarriko dira. Proiektuak gauzatzeko epea hiru urtekoa izango da (2022-2024). 

Aldi berean, eta Legebiltzarreko Lantaldean onetsitako txostenarekin bat etorriz, epe ertainerako Eskualdeko Plan Estrategikoa egiten ari da, eta Berehalako Jarduera Plan hau bertan txertatuko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko