Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak ziurtatu du ETAren azken komunikatuak ez dioela "ezer berririk"

2011-10-02

Patxi Lópezek ohartarazi duenez, tentuz ibili beharra dago «merezi ez duenari kanpaina ez egiteko».

Patxi López lehendakariak ziurtatu du ETA talde terroristaren komunikatu berriak ez dioela ezer «berririk»; hori horrela izanik, gogorarazi du taldea behin betiko desagertzen eta desegiten dela dioen komunikatua baino ez duela itxaroten. Lehendakariak ohartarazi duenez, kontuz ibili beharra dago «merezi ez duenari kanpainarik ez egiteko». Horrez gain, talde terroristaren azken komunikatuak «ez dagokion norbaiti agenda markatzeko» nahia adierazten duela ere adierazi du Lópezek. Bere esanetan, ez daki «noren arteko bitartekaritza-lanak» egiten dituen komunikatuan aipatzen duten egiaztatze-talde horrek. Lópezek ziurtatu du euskal gizarteak badakiela «aro berri» baten atarian gaudela, eta ez duela «presaka ibili nahi, akatsik ez egiteko».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)