Berriak Hezkuntza

Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan hezkuntza-itunen araubidea eta ordainketa eskuordetuaren sistema arautzen dituena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-03-11

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta etorkizuneko arauak eragin diezaiekeen pertsona eta erakundeen iritziak jaso ditu.

Horretarako ezarritako epea igaro eta ekarpenik jaso ez denez, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da. Aurrez, Hezkuntza sailburuak onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan