0
Lehendakaria Felix Bolaños ministroarekin bildu da
2022-02-26
Iñigo Urkullu Lehendakaria Felix Bolañosekin, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministroarekin, batzartu da gaur goizean Madariaga Dorretxean (Busturia). Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza indartzea izan da bileraren helburu nagusia.
Horretaz gain, beste hainbat gai jorratu dira. Besteak beste, Gernikako Estatutua betetzeko prozesua, Autogobernua, eta interes komuneko hainbat gai. Bileran, biek adierazi dute atsekabea Errusiak Ukrainan egindako erasoaldiagatik, eta elkartasuna eta babesa adierazi diote Ukrainako herriari.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan