Garamendik eta Vilagràk Euskadi eta Kataluniako gobernu ekintzen esperientziak partekatu dituzte

2022-02-24

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak eta Kataluniako Generalitateko Presidentetzako consellerak gaur arratsaldean bildu dira Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, bi gobernuen ekintzaren garapenari buruz hitz egiteko.

Olatz Garamendik eta Laura Vilagràk beren esperientziak partekatu eta kontrastatu dituzte beren gobernu erantzukizunaren arloan partekatzen dituzten gaietan, hala nola eskumenen transferentzietan eta estatutuen defentsa juridikoan, bai eta funtzio publikoari edo tokiko gobernuei buruzko gaietan ere.

Bi arduradun instituzionalak oso pozik agertu dira topaketarekin eta haren garapenarekin. Interes bateratuko hainbat gairi buruzko esperientziak eta analisiak partekatzeko eta trukatzeko harremanak estutzeko konpromisoa hartu dute.

Bileran, bi sailburuek Espainiako Estatuarekin dituzten aldebiko harremanak aztertu dituzte, Euskadin eta Katalunian egiteke dauden transferentziei dagokienez, bakoitzaren egoera eta errealitate politiko eta instituzionalak errespetatuz. Ildo horretan, Garamendik eta Vilagràk transferitzeke dauden gaiak osorik betetzeko beharra adierazi dute.

Era berean, biek ala biek bat etorri dira Espainiako Gobernuak gauzatutako kogobernantza eredua berrikusteko beharrarekin. Biek egiaztatu dute inertzia zentralizatzailea dagoela hainbat modutan gauzatzen dena, judizializazioaren bidez ez denean oinarrizko legeen ugaritzearen ondorioz. Adibide gisa, hizkuntza koofizialen defentsarekin duen konpromisoa nabarmendu dute.

Halaber, Garamendik eta Vilagràk beren ibilbide orriak partekatu dituzte bitartekotasuna murrizteko eta enplegu publikoa eta administrazio publikoaren modernizazio lana egonkortzeko. Era berean, toki araubideari lotutako beste gai batzuk jorratu dituzte, eta gai horretan eta beste batzuetan solaskidetza eta lankidetzarako bideak irekitzeko deia egin dut

4 iruzkin
  • 2022-02-26

    Eta betebehar desberdinak betez, kolektibo gutxi batzuen onurarako kalte sozialeko gatazkarik sor ez dadin, bizi-maila handia erakusten dute kea saltzearen kontura, adibidez, kea balorizatzeak eraginik ez izatea.

  • 2022-02-26

    Y cumpliendo con distintas obligaciones no se deriven conflictos en perjuicio social para beneficio de unos pocos colectivos hacen gala con nivel de vida a costa de vender humo por ejemplo, como que la valorización del mismo no tuviera impacto.

  • 2022-02-25

    Bai hiri eta landagune desberdinetako esperientziak ikastea, elkarlan posibleak batera ezarriz.

  • 2022-02-25

    Bien aprender experiencias distintas urbes y núcleos rurales estableciendo posibles colaboraciones sumar en conjunto

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak