Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi «ETAren amesgaiztoa amaitzeko zorian» dago, lehendakariaren ustez

2011.eko urriak 03

Lópezek gizarte guztiari eskatu dio «indarkeriaren munduari demokrazia exijitzen jarrai diezaiola, terrorismoaren estrategia behin betiko uzteko, desagertzeko eta legeztatzeko»

Urte judizialaren hasieran, lehendakariak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza-bide eraginkorrak bilatuko dituela zorrak dituztenen eta erakunde hartzekodunen artean, desjabetzeak saihesteko. Lehendakariaren hitzetan, «bitartekaritza-mekanismo trebe baten bidez, gertatzen ari diren desjabetze asko eta asko saihets litezke, zorrak itzultzeko formula malguak bilatuta eta, batez ere, zordunen eta beren familien duintasuna bermatuta».

Patxi López lehendakariak baieztatu du Euskadi ETAren amesgaiztoa bukatzeko zorian dagoela. Horregatik, gizarteko eragile guztiei eskatu die indarkeriaren munduari demokrazia exijitzen jarraitzeko, terrorismoaren estrategia behin betiko uzteko, desagertzeko, legeztatzeko eta aspaldiko hamarkadetan gainerako alderdiak dauden tokira joateko.

Horiexek izan dira,  Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Bilbon, 2011-2012 ikasturte judizialari ekiteko saioan esandakoak.

Bertan, ohiko etxebizitza erosteko kontratatutako maileguak ordaindu ez izanagatik hipotekak betearazteko prozesuez mintzatu da lehendakaria. Bere esanetan, tankera horretako desjabetze-jarduera judizialak nabarmen ari dira ugaritzen EAEn, krisi ekonomikoaren ondorioz.

Lehendakariak adierazi du administrazio publikoak ezin direla besoak gurutzatuta geratu; izan ere, dirua erraz ematen zuten garaietan banku edota aurrezki-kutxek emandako maileguak ordaindu ezinik, pertsona eta familia ugari etxeak utzi beharrean baitaude egun.  Horregatik, Jaurlaritzak jarduteko duen tarte mugatuaren barruan eta legea errespetatuz, lehendakariak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza kontsumitzaileen eskubideak babesteko eskumenak erabiltzea aztertzen ari dela, desjabetzeak saihesteko helburuz bitartekaritza-bide eraginkorrak bilatzeko zordunen eta hartzekodun erakundeen artean.   Gaineratu duenez, bitartekaritza-mekanismo trebe baten bidez, gertatzen ari diren desjabetze asko eta asko saihets litezke, zorrak itzultzeko formula malguak bilatuta eta, batez ere, zordunen eta beren familien duintasuna bermatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)