Kultura sailburuorde Andoni Iturbe "Jean Dubuffet: ospakizun bizia" erakusketaren inaugurazioan izan da

2022-02-24

Kultura sailburuorde Andoni Iturbe "Jean Dubuffet: ospakizun bizia" erakusketaren inaugurazioan izan da Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketa honetako artelan guztiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum eta Veneziako Peggy Guggenheim Collection museoen bildumetatik ekarriak dira, eta Dubuffeten hamarkada erabakigarrienetako arte-sorkuntzaren gainbegirada osatua eskaintzen dute. Besteak beste, agerian jartzen dute Dubuffetek, hainbat norabide eta ikuspegi hartuta, etengabe jardun zuela bere proiektua eraldatzen, ikusleekin ikusmolde berri eta bizigarriak partekatzeko gogo bizian oinarrituta.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak