Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskal merkataritzak berrikuntzarekin du hitzordua Euskal Merkataritzaren 13. Topaketan, sektoreari arrakasta-aukerak eskaintzeko

2011.eko irailak 30

'Dale la vuelta a tu comercio/Irauli merkataritza' lelopean, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek Zientziaren Astean parte hartuko dute azaroaren 8an eta 9an izango den Euskadiko Merkataritzako Berrikuntzari buruzko Biltzarrarekin.

Lehenengo hitzordua merkataritzaren eremu osoari zuzendurik dago, bereziki, merkatariei, eta bigarrena, Ikusmer Merkataritzaren Behatokiak koordinatuko duena, merkataritzako solaskide eta prestatzaileentzat izango da.

Enpresaburuari berritzeko, berrasmatzeko premia duela ikusaraztea da helburua, aldaketak baitira nagusi gaur egun eta aldaketa horien ondorioz etengabe aukerak sortzen baitira, baina aukera horiek baliatzen jakin behar da.

Hasierako ekitaldian Pilar Jericó andreak parte hartuko du; Jericó andreak Premio Manager saria jaso du eta aitzindaria da talentuaren azterketan eta enpresa-garapenean aldaketarekiko beldurraren inpaktuan.

Biltzarra Euskal Merkataritzaren 13. Topaketan sartzen da; Eusko Ganberek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute eta euskal merkataritzaren ordezkari ugarik parte hartuko dute: elkarteak, merkataritza-federazioak, garapen-agentziak, merkataritza-teknikariak eta abar. 

Zientziaren, Berrikuntzaren eta Teknologiaren Astea dela-eta, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren 13. Topaketa antolatu dute azaroaren 8rako eta 9rako, 'Dale la vuelta a tu comercio/Irauli merkataritza' leloarekin. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Euskal Ganberek diotenez, aldaketaren garaia da, baita arrakastaz aurrera egiteko aukeren garaia ere.

Topaketa profesional horren bidez eta, bereziki, azaroaren 8ko jardunaldiaren bidez, Euskadiko merkatariei erronka berrien eta nazioarteko merkataritzan ongi funtzionatzen ari diren arrakasta-konponbideen berri eman nahi zaie. Errealitate sozioekonomikoa, ingurunea, eskaintzaren formatuak, eskariaren premiak eta itxaropenak biziki azkar aldatu dira eta bide horri eutsiko diote. Hori dela-eta, biltzarrean, eredu arrakastatsuak aurkeztuko dira, jarraitu beharreko ildoak eta sektorearen aldaketa-joerak adieraziz, eta joera berrien ondorioz euskal merkataritzan sor daitezkeen aukera errealak ere agertuko dituzte.

Jardunaldian hiru bloke tematiko landuko dira, aldaketa-egoeren aurrean elkarren osagarri direla; hona hemen bloke bakoitzaren helburuak:

Lehenengo blokean aldaketaren oztopoak aztertuko dira, baita horiek nola gainditu ere. Helburu nagusia zera da, enpresaburuari ohartaraztea aldatzeko premia duela, aldaketaren aurreko ziurgabetasunak eragiten duen bertigoa gainditzen lagunduz; izan ere, erronka berrien aurrean sortzen den beldurra kudeatzen jakinez gero, enpresaburua indartsuagoa izango da eta aukeren aurrean segurtasun handiagoa izango du.

Bigarren blokean, aldaketaren orientabidea aztertuko da: merkatuak eskaintzen dituen aukerak eta arrakastaren joerak norantz bideratzen diren.

Eta azkenik, arratsaldeko saioan, biltzarraren helburua izango da merkataria fidelizazioaren garrantziaz konturaraztea, bezeroarekin lotura emozionalak eta zerbitzu-loturak sortzen baititu eta etorkizunean ere erosketak bertan egitera bultzatzen baitu.

Lan-saio guztiak doan izango dira eta nazioartean izen handiko hizlariek parte hartuko dute: Pilar Jericó andrea; Premio Manager Forum Speaker 2009 saria jaso du eta aitzindaria da talentuaren azterketan eta enpresa-garapenean aldaketarekiko beldurraren inpaktuan. Horretaz gain, profesional ezagun asko izango dira: Javier Rovira, Sashka Krtolika, Manuel Hormigó, Noelia Oliver eta Juan Carlos Alcaide, besteak beste.

Biltzarra Donostian izango da, Gipuzkoako Ganberaren egoitzan, azaroaren 8an eta 9an.

Euskal Merkataritzaren 13. Topaketaren (azaroaren 8tik 25era bitarte) barruan prestakuntza espezializatuko 40 tailer baino gehiago antolatuko dira hiru Lurralde Historikoetan. Hona hemen edukiak: Merchandising Sentsoriala, harritu barru-barrutik; Packaginga; Komunikabide sozialen estrategia fidelizatzeko tresnatzat; Bezeroa erakartzea komunikazioaren bitartez; eta Erakusleihoa, zure laguna. Paseotxo bat munduan zehar izeneko tailerra nabarmendu nahi dugu; EAEko Merkataritza Ganberek eta Eusko Jaurlaritzak azken urteotan burutu dituzten merkataritza-misioetan identifikatutako esperientziak aurkeztuko dira, baita merkataritza-sektoreari dagozkion munduko joera nagusiak ere.

Tailerren bitartez, merkataritzako enpresaburu gehiagok ezagutuko dituzte egokitzeko tresnak eta joerak eta, hartara, lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko jakintzak eskuratu ahal izango dituzte.

2011ko irailaren 30a

4 iruzkin
  • @astealasemana
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Un congreso esencial para el comercio vasco http://t.co/ZHyyO2sn #astea11

  • @ecoeuskadi2020
    2011.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Cita con la innovación en el 13 Encuentro del Comercio Vasco para ofrecer oportunidades de éxito al sector

    http://t.co/XDSWss5k

  • @nachopernia
    2011.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv Berriak, El comercio vasco se cita con la innovación, http://t.co/MfZs40Nf #Noticias

  • @lanbideejgv
    2011.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    Berriak,
    El comercio vasco se cita con la innovación, http://t.co/ZL9wUj4B #Noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan