Garamendik akordioa itxi du Espainiako Gobernuarekin IMV osorik eskualdatzeko

2022-02-23

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa itxi dute, gaur arratsaldean, Euskal Autonomia Erkidegoari Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (IMV) transferitzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu prestazio ez-kontributibo hori kudeatzeko eginkizunak. Akordioa, ondoren, Transferentzien Batzorde Mistoan gauzatuko da.

Transferentziaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza arduratuko da IMV izapidetzeaz, aitortzeaz eta ordaintzeaz, eta ondorioz, amaiera emango zaio, orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoan prestazio horren kudeaketa arautzen zuen kudeaketa-gomendioari.

Akordioa prestazio hori kudeatzeko prozeduraren inguruan zeuden aldeak gainditu ondoren lortu da. Ezadostasun horiek ezin izan ziren guztiz gainditu joan den astean bi gobernuen artean egindako batzorde teknikoan. Aste honetan zehar, areagotu egin dira Lurralde Politikako Ministerioaren eta Olatz Garamendi buru duen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren arteko harremanak, eta azkenean, bi aldeen arteko adostasuna lortu da.

Akordioak transferentzia izan behar denaren estandarrak errespetatzen ditu, bai eta Ekonomia Itunaren finantzaketa-araubidea ere, Kupoaren bidezkoa. Horrela, Euskadik bere aurrekontuen kargura ordainduko ditu IMVren prestazioari dagozkion zenbatekoak.

Transferentzia osoa izango da, eta denbora-mugarik gabekoa, Eusko Jaurlaritzak irmo jokatu zuen-eta.

2 iruzkin
  • @garamendiol
    2022-02-23

    Comentario de Twitter:
    🤝 Tras intensas negociaciones, por fin, hemos cerrado un acuerdo para la transferencia íntegra del IMV a #Euskadi
    https://t.co/hDIA3oqAvy

  • @garamendiol
    2022-02-23

    Comentario de Twitter:
    🤝Negoziazio luze eta irmoa izan ostean, gaur, azkenik, akordioa itxi dugu #IMV osorik eskualdatzeko Euskadira
    https://t.co/NW1ebracK4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak