Berriak
Eu

Emakumeek kirolean duten posizioa nola hobetu aztertu du Emakundek jardunaldi espezializatu batean

2011.eko irailak 30

Donostian ospatu den "Emakumeak goi mailako kirolean" jardunaldian, Emakundek gure erkidegoan goi mailako kirola egiten duten emakumeei omenaldi zintzo eta xume bat egin die eta bertan María Silvestrek, Emakundeko zuzendariak, azpimarratu du oraindik ez dagoela berdintasunik emakumeen kirola eta gizonenek egiten dutenaren artean, ez bakarrik kirolariei dagokienez, baita ere federazio eta zuzendaritzan bezalako erabakiguneetan emakumeek duten presentzia urriagatik, eta komunikabideek egiten duten euren jardueraren hedapen eskasagatik.

Emakundeko zuzendariak ematen diren desberdintasun horien zergatiak azaltzen saiatu da jardunaldian eta aipatu dituenen artean honako hauek: umetatik neska eta mutilen jasotzen duten sozializazio ezberdina, kirolarekin zerikusia duten baloreen inguruan (ahalegina, gainditzea, lehiakortasuna…) neska eta mutilek jasotzen dituzten estereotipo maskulino eta femeninoak, klub eta federazioek dituzten politikak, emakumeek kirola uzteko duten joera, emakumeen kirolaren profesionaltasun eza, emakumeen taldeek babesa lortzeko dituzten zailtasunak, komunikabideetan ikusezinak izatea…

Jardunaldiaren helburua emakume eta gizonek egiten duten kirolaren arteko ezberdintasunei buruz gogoeta egitea izan da eta honekin batera, egoera hau aldatzeko zein estrategia erabili daitezkeen aztertzea. Jardunaldiaren zehar honako gaia jorratu dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko emakume kirolariak Udako Joko Olinpiarretan
  • Emakumeek eskubaloian izan duten partaidetzaren historia
  • Euskadira datozen jokalariak
  • Emakumeak arbitro-lanetan
  • Goi mailako kirolean dabiltzan emakumeei laguntzeko neurriak Eusko Jaurlaritzako

Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, eta Emakundeko zuzendariak, María Silvestrek eman diote hasiera jardunaldiari, eta aurkezpenean lehen mailan ari diren emakumeen kirol taldeen materialaren erakusketa bat ikusi ahal izan da. Bertan izan dira baita ere, EAEko lehen mailako emakumezko taldeen ordezkariak. Erakusketako materialak honako taldeenak izan dira: SD Eibar, Athletic Club de Bilbao eta Real Sociedad futbol taldeak; Hondarribia-Irun saskibaloi taldea; Bera Bera eskubaloi taldea; Real Sociedad-eko Belar Jockey taldea; Getxo Rugby eta Gaztedi Rugby taldeak; Boccia kirol adaptatuaren euskal selekzioa.

Iruzkin bat
  • @jeslarra
    2011.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Emakunde analiza posibles estrategias de intervención para mejorar la posición de las mujeres en el deporte http://t.co/hhJRND4p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre eta Blanca Urgell