Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Itelazpik Erosketa Berdea egiteko baldintzak gehitu ditu bere agirietan

2011.eko irailak 30

Erosketak egiterakoan, arlo ekonomikoa eta teknikoak kontuan izateaz gain, ingurumenean horrek duen eragina ere kontuan izango da

Itelazpi sozietate publikoak Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren arloan egiten duen lanaren baitan, Erosketa Berdea egiteko baldintzak gehitu ditu bere agirietan. Erosketa Berdea da, produktu edo zerbitzu baten erosketa edo kontratazioa egiten denean, arlo ekonomikoak eta teknikoak kontuan izateaz gain, produktuak bizi-zikloan ingurumenean sorrarazten duen eragina kontuan izatea. Hori dela eta, erabilitako edo hartutako materialek eta produktuek ingurumenean duten eragina aztertuko da, eta kontratuen exekuzioan erabilitako prozedurak eta hornitzaile eta egileek ingurumenarekiko duten jarrera aztertuko dira.

Ongizatearen eta kalitatean alde egiten dute mota honetako erosketek. Izan ere, horri esker, gizarteak ingurumenarekin duen jarrera hobetzeko produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen dira. Ingurumenarekin arduratsuak diren produktuak eta zerbitzuak erosi nahi dira, eta ingurumenarekin arduratsuak diren enpresei egin nahi zaizkie erosketak eta sektore pribatua mugitu nahi da. Era berean, jasangarritasunarekin konpromisoa duten sektoreen garapena bultzatu nahi da.

Itelazpik, lan egiten duen arloan erosketak egiteko bete behar dituen ingurumen-klausulak zehaztu ditu Erosketa Berdearen bidez. Kasu bakoitzean ezartzen da bete beharreko maila, eta horretarako baldintzak kontuan izaten dira. Etorkizunean, ordea, exigentziak handitzen joango dira eta gaur egun neurgarriak diren arloak eskaintzaileei eskatuko zaizkien kaudimen-teknikoetan bilakatuko dira. Baldintza horiek betetzea ezinbestekoa izango da Itelazpik eskaintzen dituen kontratuetan.

Erosketa Berdea ezartzeko prozesuan IHOBEren, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren, eta arlo horretan berezituta dauden hainbat enpresen laguntza izan du Itelazpik.

Irailak 23ko 215/2003 Dekretu bidez sortutako Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa da ITELAZPI S.A., eta bere helburuen artean honako betebehar nagusi hauek daude:

- Irrati- eta telebista-seinaleak garraiatu eta hedatzeko zerbitzuak ematea, batez ere EiTB euskal erakunde publikoari dagozkionak.

- Komunikazio azpiegitura publikoak kudeatzea eta hirugarrengoei aterpe-zerbitzua eskaintzea.

- Euskal administrazio publikoei TETRA komunikazio-zerbitzuak ematea.

- Landa iguruetan banda zabaleko azpiegiturak hedatzea.

- Sektore publikoari komunikazio-gaietan aholkularitza-zerbitzuak ematea.

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2011.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    Berriak,Itelazpi incorpora condiciones de Compra Verde en sus pliegos de contratación, http://t.co/2GdyRDrc, #Noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko