2021-2026 Justizia Digitaleko Planak administrazioa justizia digitalizatuagoa, eraginkorragoa eta azkarragoa bihurtuko du

2022-02-23
  • Proiektu berriak auzitegietako kudeaketa administratiboa aldatu eta hobetu nahi du, eta herritarrentzako kudeaketak arindu
  • Espediente judizial elektronikoa 2023an egongo da martxan, eta aldaketa digitalaren mugarri handienetako bat izango da

 Bilbo, 2022/02/23

Beatriz Artolazabalek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadin "arlo digitalean oinarritzen den justiziaren alde egiten du, justiziaren jarduera jurisdikzionala eta zerbitzu publikoa hobetzeko. Horrek esan nahi du erakundearen antolaketa, barne-funtzionamendua eta Justizia herritarrekin nola erlazionatzen den”.

Sailburuak adierazpen horiek egin ditu Justizia digitala Euskadin: etorkizuna eraikiz jardunaldiari hasiera emateko ekitaldian, gaur Bilboko Bizkaia Aretoan bildu baititu euskal Epailetza, Fiskaltza eta Abokatutzaren ordezkariak.

2021-2026 Justizia Plan Digital berriak auzitegietako kudeaketa administratiboa eraldatu eta hobetzea eta herritarrentzako kudeaketak arintzea du helburu. Hain zuzen ere, sailburuak nabarmendu du “etorkizuna eraikitzeko tresna” bat dela, Justiziaren digitalizazioa sustatzeko tresna planifikatzailea baita, eta kontuan hartuko baitu inklusio digitala. “Planak pertsona guztiei sarbidea erraztea ere aurreikusten du, arreta berezia eskainiz eten digitala ezabatzeari”.

Ildo horretatik, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak nabarmendu duenez, “teknologikoki aurreratua dagoen justizia-administrazio batek justizia-sistema baten parte izan behar du, sarbidea, laguntza eta komunikazioa erraztuko dituzten espazio fisikoak sustatuko dituen justizia-sistema baten parte, horiek ezinbestekoak baitira entzuteko, artatzeko, ulertzeko eta ebazteko”. “Administrazio publikoaren digitalizazioak kolektibo ahulenak oinarrizko zerbitzu publikoetara sartzetik kanpo jartzea saihestu behar da”.

Bestalde, Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak azpimarratu duenez, “gure Justizia Administrazioaren aldaketa zerbitzu publikoaren ikuspegitik bakarrik ulertu behar da. Sistema teknologikoek eragina dute herritarrengan eta haien eskubideetan, eta horrek garapen zorrotza eskatzen du”.


Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu idazkari Begoña Basarratek, berriz, adierazi du “Justizia Administrazioko letraduok plan bat dugu gure aurrean, gure eguneroko lana orain arte beste maila altuago batera igotzea ahalbidetzen duena, kontuan hartuta egiten zenaren zati bat artisautzakoa bezalakoa zela”.

2021-2026 EAEko Justizia Digitaleko Planak 9 lerro eta 35 proiektu ditu ardatz; plan horrek egungo sistema teknologikoak eta paperezko prozedurak aldatzeko aukera emango du. Horri esker, Justizia Administrazioak oso justizia digitalizatua, eraginkorragoa, azkarragoa eta erabiltzaileei zerbitzu hobea emango diena lortuko du.

Hala, plan honen mugarri nagusietako bat Espediente Judizial Elektronikoa ezartzea izango da. Espediente hori 2023an egongo da martxan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Nafarroakoarekin sinatutako hitzarmenari esker, Avantius sistema informatikoa erabiltzeko.

2021-2026 Justizia Digitaleko Plana abian jartzeko beharrezkoa den zeharkako lan batean oinarritu da: azpiegiturak eguneratzea, bai makinena, bai komunikazio-sareena; informazioaren segurtasuna hobetzea eta datuen babesa, zibererasoak saihesteko eta eskubideak babesteko, eta zerbitzu informatikoen egitura hobetu da. Gainera, 2022-2028 Justiziako Plan Estrategikoa bultzatzeko ildo estrategikoetako bat da plan hori.

Aurkezpen ekitaldia

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak goiz osoan luzatu den digitalizazio-plana aurkezteko jardunaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Bizkaia Aretoan.

Artolazabal sailburuak, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak, Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak eta Begoña Basarrate Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkariak hasi dute jardunaldia.

Parte hartu duten beste pertsona batzuk hauek izan dira: Ana Agirre, Justiziako sailburuordea, bileraren ondorioekin amaitu du, eta Javier Landeta, Justizia Digitalaren eta Azpiegituren zuzendaria, plana jendaurrean aurkezteko arduraduna.

Gainera, Joaquín Delgado Auzitegi Nazionaleko magistratuak hitzaldia eman du, eta, ondoren, mahai-ingurua egin da. Honako hauek hartu dute parte mahai-inguruan: Reyes Goenaga, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidentea; Juan Calparsoro, Gipuzkoako fiskalburua; Blanca Rosa Barbero, Bizkaiko idazkari koordinatzailea; Antón María Echevarrieta, Euskal Kontseiluko presidentea; Pablo Bustamante, Prokuradoreen Euskal Kontseiluko presidentea; Guillermo Gumb, Gizarte Graduatuen Euskal Kontseiluko presidentea; eta Ana Isabel López, Espediente Judizial Elektronikoa ezartzeko proiektuaren arduraduna.

Beatriz Artolazabalen Sailaren kalkuluen arabera, planak 250 epaileri, Fiskaltzako ehun bat pertsonari eta Justizia Administrazioko Abokatutzako beste 200 pertsonari eragingo die, baita Eusko Jaurlaritzaren mendeko 2.300 lagun baino gehiagori ere, hala nola Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza, Auzitegiko Medikuntza eta Lan Arloko langileei.


Horrekin batera, ia 5.700 abokaturi, 330 prokuradoreri, bostehun gizarte-graduatu ingururi eta, zeharka bada ere, ehundik gora notariori eta 40 erregistratzaileri baino gehiagori eragingo die. Justizia-zerbitzu publikoarekin egunero harremanetan dauden milaka herritar edo askotariko erakundeez hitz egin gabe.

3 iruzkin
  • 2022-02-24

    Justizia segurtasunez bizkortzea ez da epaitegietan trabatzen, gehiegizko zorra egon baitaiteke zenbait puntutan, eta zenbait baliabidek gatazka armatuak ere eragin ditzakete, zor dena berreskuratzen saiatuz, gero eta bizkorragoa den mundu batean gaudela eta azelerazio horrek patologia globala eragin dezakeela bezalako ondoriorik gabe. Dagoeneko hitz egiten da adimen artifizialaz epaitegien laguntzari mekanismo automatikoak ez du denbora gehiegi luzatzen beharrik gabe.

  • 2022-02-24

    Agilizar justicia con seguridad no se atasquen juzgados ya que puede haber un exceso de deuda puede en puntos a escasez de ciertos recursos causar incluso conflictos armados tratar de recuperar lo que se adeuda sin importar consecuencias como que estamos en un mundo cada vez más acelerado y esa aceleración poder causar patología global. Ya se habla incluso de inteligencia artificial al auxilio de los juzgados mecanismo automático no dilate tiempos innecesariamente.

  • @AuziaEuskaraz
    2022-02-23

    Comentario de Twitter:
    2021-2026 Justizia Digitaleko Planak administrazioa justizia digitalizatuagoa, eraginkorragoa eta az... https://t.co/CVp8fnnqTw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Subijana (EAEko Auzitegi nagusiko lehendakaria); Carmen Adán del Río (EAEko Fiscal gorena); Begoña Basarrate (EAEko Auzitegio Nagusiko Gobernu Idazkaria)