Artolazabalek datorren hamarkadako migrazio- eta asilo-politikak arautuko dituen Kulturarteko VI. Plana aurkeztu du (Gobernu Bilera 2022-2-22)

2022-02-22
  • Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko 2022-2025 Planak Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzeko oinarriak ezartzen ditu
  • Dokumentuak 103 ekintza biltzen ditu, neurri estrategikoetan, antolaketazkoetan eta programatikoetan sailkatuta, generoaren, giza eskubideen eta hizkuntzaren ikuspegitik
  • “Planak aurreko planetan bultzatutako ildo estrategikoak berresten ditu eta 2022ko errealitatera egokitzen ditu”, esan du Beatriz Artolazabalek 

Beatriz Artolazabalek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kultura arteko VI. Plana (2022-2025). Plan horretan, migrazio- eta asilo-politiketan koherentzia-esparru bat bermatzeko hamarkada honetan erabiliko diren estrategiak jaso dira, bai eta bizilekuan bizi diren herritarren oinarriak finkatzeko ere.

Gero, Artolazabal ohiko prentsaurrekoan agertu da plan hori azaltzeko. Plan horren helburu nagusia Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzea da, kulturartekotasunaren bidez, hain zuzen ere.

“Lan honekin, bizi garen XXI. mende honekin bat datorren etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko oinarriak ezartzen ari gara”, esan du bere hitzaldian.

Horretarako, planak 103 ekintza biltzen ditu, hiru multzotan banatuta (estrategikoak, antolaketakoak eta programatikoak), lanak hiru ikuspuntutatik bideratuta: generoa, giza eskubideak eta hizkuntza. Sailburuak Aniztasunerako Euskal Ereduaren ideia indartu du, eta adierazi du hori tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarritu beharko dela.

Ildo horretatik, Artolazabalek Eusko Jaurlaritzak aurre egin behar dien “erronka handiez” eta “dagoeneko erantzuten ari garen erronkez” hitz egin du, eta Migraziorako Euskal Itun Soziala, Harrerarako Euskal Eredua, familiaren laguntzarik ez duten adingabe eta gazteentzako Euskarri Estrategia eta atzerriko emakumeen errealitate soziala aipatu ditu.

Gobernu gisa, Europan SHARE proposamena aurkeztu dugu, migrazio-erronkari eman beharreko erantzunean banaketa orekatua sustatuz, eta ekarpenak egin ditugu Atzerritarrei buruzko Erregelamendua aldatzeko, azken testuan txertatu direnak.

Sailburuak azaldu duenez, “ezin izango litzateke horrelakorik egin eragileen koordinaziorik eta sinkronizaziorik gabe”, eta berariaz aipatu ditu aldundiak eta udalak, Biltzen, Ikuspegi, Aholku Sarea, Eraberean sarea eta Migraziorako Foroa, bai eta planean sartuta dauden Eusko Jaurlaritzako gainerako sailak ere, hala nola Hezkuntza, Osasuna, Etxebizitza, Enplegua, Segurtasuna…

“Planak aurreko planetan bultzatutako ildo estrategikoak berresten ditu; baina 2022an gauzak asko aldatu dira. Fenomeno horrek erreakzionarazi eta gure erantzunak egokitu ditu, hala nola, iragaitzazko migrazioa, eta asiloa edo babeslekua eskatzen duten pertsonen kopurua handitu egin da”, onartu du sailburuak. Gaineratu duenez, pandemiak eragin kaltegarriak ditu migratzaileen kolektiboan, eta mezu xenofoboak ere kritikatu ditu.

Herritarren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana (2022-2025) 130 pertsonak hartu dute parte, eta hogeita hamar bilera baino gehiago egin dira. Gainera, gaur egun, Irakurketa Errazaren bertsio bat lantzen ari dira, hizkuntza-mugak eta, beraz, ulermen-mugak dituen kolektibo horrentzat dokumentua eskuragarriagoa izan dadin.

“Itzulera-txartelik ez duen tren batera igo da aniztasuna”, ondorioztatu du Beatriz Artolazabal sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko