Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak parte hartu du Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak antolatzen dituen Aholkularitza Lanari buruzko XIII. Jardunaldietan

2011.eko irailak 30

Hizkuntza juridikoa berritzea izan da 150 pertsona izango dituen topaketaren amaiera-saioaren gai nagusia. Pertsona horiek Estatuko Kontseiluko eta autonomia erkidegoetako aholkularitza-organo nagusietako kideak dira.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak ireki du  Aholkularitza Lanari buruzko XIII. Jardunaldien azken saioa. Jardunaldiak gaurtik aurrera izan dira Gasteizko Goiuri Jauregian, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak antolatuta. Estatuko esparrukoa den urteroko topaketa horretan, Estatuko Kontseiluko eta autonomia erkidegoetako aholkularitza-organo nagusietako kideek hartzen dute parte eta aholkularitza-organoek aztertzen dituzten gaiei buruzko esperientziak eta iritziak elkarri trukatzeko topaketa-lekua izateko pentsatuta dago. Lehenengo aldiz da Aholkularitza Lanari buruzko jardunaldi hauek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten direla.

Aurten 150 pertsona inguru egon dira eta egun bakoitzak gai desberdina izango du aztergai. Autonomia erkidegoetan Europar Batasuneko zuzenbidea ez betetzeagatiko ondorioak aztertuko dira gaur, Joaquín Huelin-ek (Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratua), Germán Fernández-ek (Madrilgo Universidad Complutenseko Administrazio-zuzenbideko katedraduna) eta Edorta Cobreros‑ek (Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio-zuzenbideko katedraduna) emango dituzten hitzaldiekin.

Idoia Mendiaren ardura izan da hizkuntza juridikoaren berrikuntza aztergai izan duen saioari hasiera ematea. Aholkularitza-organo nagusiak berrikuntza-prozesu honetan osagarri nagusi bat izan daiteke, izan ere, xedapen orokorrak prestatzeko fasean parte hartzen dute. Halaber, beraien aholkua jasotzeko jartzen diren gaiei buruz zuzenbidean oinarrituta ematen duten beraien iritzia idatziz nola azaltzen duten hobetu nahi da. Sailburuak organo hauen eginkizuna azpimarratuko du ‑bai Estatuko Kontseiluarena bai autonomietako aholkularitza-kontseiluenak‑ baita interes publikoaren eta herritarren eskubideen babesean duen erantzukizuna ere.

Aipatu beharreko beste hitzaldi bat Justiziako Estatuko idazkaria den Juan Carlos Campo-rena izaten da. Honek, Hizkuntza Juridikoa Berritzeko Batzordea, 2009ko abenduaren 30eko Ministroen Kontseiluko Akordioaren bidez, sortzea erakarri zuten arrazoiak eta helburuak zeintzuk izan ziren azaltzen ditu.

Batzorde horren kide gisa, Espainiako Errege Akademiako akademikoa den Salvador Gutiérrez-ek parte hartu du lege-testuetan hizkuntzaren zuzentasunari buruz hitz egiteko. Bartzelonako Unibertsitateko Gaztelaniako katedradun Estrella Montolío-k, bere aldetik, dokumentu juridiko argiak eta zehatzak prestatzeko idazteko teknikak irakatsi dizkie bertaratutakoei, Berrikuntzarako Batzordearen esperientzia oinarri hartuta.

Jardunaldiei amaiera eman baino lehenago, Kolonbiako Estatuko Kontseiluko Aholkularitza eta Zerbitzu Zibileko Salako presidentea den Augusto Hernández‑ek parte hartzen duela aurreikusita dago, bertaratutakoei Aholkularitza Lanaren Nazioarteko Urtekariaren proiektua aurkezteko.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruz

Administrazioaren jarduera Legearekin eta Zuzenbidearekin bat datorrela bermatzea da Aholkularitza Lanari buruzko XIII. Jardunaldiak antolatzen dituen Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren ardura. Eta, ildo horretan, bere irizpenera jarritako arau eta egintza proiektuak ordenamendu juridikoari egokitzen zaizkion ala ez begiratu beharko du. Ondorengo administrazio hauen kide anitzeko aholkularitza-organo gorena da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa.

b) Tokiko Administrazioa.

c) Euskal Herriko Unibertsitatea.

d) Goian aipatutako erakundeen menpekoak edo horiei atxikitakoak izan eta berezko nortasun juridikoa duten gainerako entitate publikoak.

Iaz, organo honen Idazkaritzan 290 eskaerek izan zuten sarrera aholku emateko eta 266 irizpen onartu ziren guztira (horietako 39 2009an bidalitako espedienteei zegozkienak). Kontsulta horietako 185 (ia % 70a) egintza administratiboei buruzkoak ziren, gainontzeko 81, berriz, xedapen orokorrei zegozkien.

Aholkua eskatzen duen oragoaren ikuspegitik, 266 irizpenak honela banatuta daude:

Toki‑administrazioa                         141

EAEko Administrazioa:                  122

Euskal Herriko Unibertsitatea:           3

Emandako irizpen bakoitza Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 3. artikuluan ezarritako tipologiaren arabera banakatuz, ondorengo datuak ditugu:

Lege-aurreproiektuak

4

Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarraren legeak garatzeko edo gauzatzeko emandako erregelamendu-xedapenen proiektuak.

 

77

Administrazioaren egintzen eta xedapenen ofiziozko berrikuspena

10

Berrikusteko errekurtso administratibo bereziak.

1

Administrazioaren kontratuen eta emakiden deuseztasuna, interpretazioa eta suntsiarazpena

7

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren jarduera-eremuan dauden administrazioen ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioak, erreklamatutako zenbatekoa 6.000 eurokoa edo hortik gorakoa denean

167

GUZTIRA

266

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak, bere objektibotasun eta inpartzialtasuna bermatzeko, autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin beteko du kontsulta-eginkizuna. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailari atxikita dago, Administrazioaren egitura hierarkikoan sartu gabe.

 

Iruzkin bat
  • @JosuRguez
    2011.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    Idoia Mendia participa en las XIII Jornadas de la Funcion Consultiva, organizadas por la C. Juridica Asesora de Euskadi http://t.co/oC392m4P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)