Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 825.000 eurorekin lagunduko ditu arte eszenikoak sustatzeko programak (Gobernu Bilera 2022-2-22)

2022-02-22

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran arte eszenikoak sustatzeko prestakuntza, sustapen edo erakusketa programa eta jardueretarako dirulaguntza deialdia onartu du. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 825.000 euro, iaz baino 45.000 euro gehiago, banatuko ditu lau laguntza-modalitateren artean:

  1. Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza: guztira 160.000 euro bideratuko dira profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako edo berariazko prestakuntzarako ikastaro edo tailerrak, ikerketara eta prestakuntzara bideratutako laborategiak eta antzeko espazioak laguntzeko.
  2. Arte eszenikoak sustatzeko proiektuak: beste 160. 000 euroko diru partida bat egongo da arte eszenikoen konpainien eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-titulartasun publikoko espazio eszenikoen arteko lankidetzarekin egindako programak garatzeko. Sentsibilizazio jarduerak, publikoekiko bitartekaritza-jarduerak, prestakuntza jarduerak edo konpainia egoiliar batek garatutako arte eszenikoak sustatzeko programak lagunduko dira.
  3. Kaleko arte eszenikoak erakusketako programak: iaz baino 30.000 euro gehiago, guztira 255.000 euro, bideratuko dira euskal konpainiak aire zabaleko espazio publikoetan antzeztutako arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusteko programak garatzeko.
  4. SAREA dantza zirkuitua: 250.000 euroko diru partida erabiliko da aurten, iaz baino 15.000 euro gehiago, Dantza Zirkuituan Sareko antzokietako programazioetan ikuskizunen batekin parte hartzen duten dantza-konpainiei laguntzeko.

 Interesa dutenek hilabeteko epea izango dute eskabideak aurkezteko martxoaren 5etik aurrera. 

2021eko deialdian guztira 156 proiektu babestu ziren: 14 aste eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako proiektuak izan ziren, 11 arte eszenikoak sustatzeko programak, kaleko arte eszenikoak erakusteko 81 programa ere lagundu ziren eta SAREA dantza zirkuituko beste 50 proiektu. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko