Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia sailburua Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasuneko ordezkariekin bildu da Assalam meskitan

2011.eko irailak 28

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendia eta sail horretako Giza Eskubideen zuzendari Inés Ibáñez de Maeztu Bilbon izan dira gaur arratsaldean, Assalam meskitan. Han, Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasuneko ordezkariekin bildu dira. Bisitaldian zehar, tokiko musulman berri talde batekin hizketan aritzeko aukera izan dute, eta meskitako musala txikia (otoiztegia) ere bisitatu dute.

Batzarrak, Eusko Musulman Kontseiluarekin aurretik egindakoak bezala, agerian jartzen du Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidegoan ditugun erlijio eta kredo minoritarioen elkarteekin zuzeneko hartu-emanak izateko daukan asmoa. Idoia Mendiak gurtza-lekuei buruzko lege-aurreproiektuaren inguruko xehetasunak eman nahi izan ditu bilkuran, izan ere une honetan idazketa-fasean baitago testu hori, Euskadiko erlijio-aniztasunak puri-purian jarri dituen zalantzei erantzuna emateko helburuz.

Proiektua Legebiltzarrera 2012ko bigarren hiruhilekoan bidaltzea aurreikusi du gobernuak. Lege horretan gurtza-lekuak neutraltasunez arautu nahi dira, erlijioan jardutea errazteko, lokalen segurtasuna eta osasun-egoera zaintzeko eta herritarrek ordena publikoari dagokionez dituzten oinarrizko eskubideak babesteko helburu bakarrarekin.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak Euskadiko Erlijio Aniztasuna eta Politika Publikoak izeneko mintegia antolatu du orain dela gutxi Bilbon eta, horrez gain, 'Pluralidades latentes. Minorías religiosas en el País Vasco' (Icaria argitaletxea) liburuaren argitalpenean parte hartu du. Ikerketa horrek agerian utzi du 214 komunitate eta gurtza-leku dauzkagula eta gehienak kristautasun eraberritua eta ebanjelikoa praktikatzen dutenak eta Jehovaren Lekuko Kristauen Elizaren ordezkariak direla.

Ibáñez de Maeztu Espainiako Erlijio Aniztasunaren Behatokiko gobernu-organo gisa eratutako batzordeko kidea da eta, hain zuzen ere, behatoki hori da Espainiako udalerrietan erlijio-aniztasunaren kudeaketa publikoa egiteko ezagupenak transferitzeko tresna. Bestalde, Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasuna Espainiako Islamiar Komunitateen Batasunaren ordezkaritza da eta hori, bere aldetik, Espainiako Islamiar Batzordean sartuta dago. Azken hori da, 1992an sortu zenetik, Espainiarako legezko solaskide islamiarra.

2 iruzkin
  • @balapiaka
    2011.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco está redactando un anteproyecto de Ley sobre centros de culto en términos de neutralidad religiosa http://ht.ly/6KjnG

  • @balapiaka
    2011.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco está redactando un anteproyecto de Ley sobre centros de culto en términos de neutralidad religiosa http://ht.ly/6K9mI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)