Euskadi 2030ean soldata arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean izateko estrategiaren bigarren fasea hasiko du Jaurlaritzak

2022-02-22
  • 2022-2025 Ekintza Plana 2018an onartutako estrategiaren barruan kokatzen da, eta lau ardatz ditu, 20 jarraibide eta 74 neurri
  • Planaren koordinazioa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak darama, Emakunderen bitartez, eta Jaurlaritzako beste zazpi sailek parte hartzen dute
  • Otsailaren 22an Emakume eta Gizonen arteko Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna ospatzen da

Gasteiz, 2022/02/22

Eusko Jaurlaritzak prest du soldata arrakala murrizteko 2022-2025 aldirako Ekintza Plan Operatiboa; plan hau 2018an onartutako Soldata-arrakala murrizteko Estrategiaren barruan dago, eta honek helburu du Euskadi 2030ean soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdeen artean egotea.

Lehenengo Ekintza Plana amaitu ondoren, Jaurlaritzak dagokion ebaluazioa egin zuen, eta hurrengo lau urteetarako plan berria prestatu du. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak koordinatuko ditu lanak, Emakunderen bitartez, eta Eusko Jaurlaritzako beste zazpi sailek hartuko dute parte: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saila; Ekonomia eta Ogasuna; Hezkuntza; Gobernantza Publiko eta Autogobernua; Osasun saila (Osakidetzaren bitartez), Lan eta Enplegu saila eta Lehendakaritza.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak lehen plan operatiboa balioetsi du, eta aurrerapen eta gauzatze maila handi batekin amaitu dela azpimarratu du. Era berean, aitortu du “Gobernuak bere egiten duen justizia sozialeko konpromisoa dela”.

Artolazabalek ziurtatu du gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala arazo konplexua” dela, “egiturazkoa eta dimentsio anitzekoa”, eta, horregatik, estrategia honetan “modu integralean” heltzen zaiola, inplikatutako eragile eta eremu guztien parte-hartzearekin.

Sailburuak azaldu duenez, plan operatibo honen erronketako batzuk honako hauek dira:

  • Ordainsarien eta aukeren berdintasunaren printzipioa betetzen dela bermatzea, ordainsarien gardentasuna handituz.
  • Okupazio-segregazioa murriztea, jakinda sexuaren araberako okupazio-segregazioa dela soldata-arrailean eragin handiena duen faktorea, % 35eraino.
  • Berdintasunean oinarritutako hezkuntzan sakontzea, genero-joerarik gabeko hezkuntza- eta lan-ibilbideen bidez, rolak eta estereotipoak gainditzen joateko.
  • Erantzukidetasun soziala bultzatzea.
  • Eta zaintzak demokratizatzea, erakundeen zaintza, pertsonala eta familien zaintzaren arteko oreka berri bat bilatuz, eta lehenengoa indartuz.

Horrela, plan berri hau Estrategiak definitutako 4 jarduera-ardatzen gainean egituratzen da:

  1. ARDATZA: soldata/orduko desberdintasuna murriztea, ikuskapen-lanak indartuz, erabakiak hartzerakoan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bultzatuz edo estereotiporik gabeko hezkuntza- eta lan-ibilbideak bultzatuz.
  2. ARDATZA: lanaldiari dagokionez desberdintasuna murriztea, enpresei lagunduz kontziliaziorako neurriak ezartzen; ordaindu gabeko zainketa-lanak ikusaraziz eta balioa emanez; eta hitzarmen kolektiboetan eta enpresa-akordioetan berdintasunaren aldeko neurriak sartzea sustatuz.
  3. ARDATZA: Hezkuntza eta gizarte-sentsibilizazioa: ikastetxeek beren ekintzetan genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea eta hezkidetzaren arloan irakasleek hezkidetzan dituzten gaitasunak hobetuz.
  4. ARDATZA: enpresa- eta sindikatuen sentsibilizazioa, enpresa txiki eta ertainei lagunduz berdintasunerako diagnostikoak eta planak egin ditzaten; negoziazio kolektiboan parte hartzen duten enpresa- eta sindikatu-arloko eragileen prestakuntza sustatuz; edo klausula sozialak ezarriz emakumeen berdintasuna bultzatzeko planak edo neurriak dituzten enpresak lehenesteko.

Lau ardatz horien esparruan, 2025eko Ekintza Plan Operatiboak 20 jarraibide eta 74 neurri planteatzen ditu guztira.

«Soldata-arrakala da gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna erreproduzitzen eta iraunarazten duen faktoreetako bat, eta, beraz, gizarte osoaren eta eragile guztien erantzukizuna da desberdintasun hori ezabatzen laguntzea», esan du sailburuak. Artolazabalek aitortu du erronka garrantzitsua dela eta zailtasunak asko direla; horregatik, planaren helburuetako bat pedagogikoa ere izatea badela.

«Garrantzitsua da arazoaren garrantziaz eta hura sortzen duten faktoreez eta ondorioez konturatzea”, esan du sailburuak eta gaineratu du: “Ez da soilik lan-bizitzan zehar gutxiago kobratzea; soldatek eta soldata-desberdintasunek eragin zuzena dute pentsioetan eta horietan sortzen den genero-arrailean”.

Arrailaren datuak

Bihar, otsailak 22, Gizon eta Emakumeen arteko Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna ospatuko da. Soldata-arrailaren Euskadiko egoeraren diagnostikoan jasotako datuen arabera, EAEko langile bakoitzeko urteko batez besteko irabazia 29.476,21 €da. Sexuaren arabera, 32.529,2 € gizonentzat eta 26.197,62 € emakumeentzat.

Beraz, urteko irabazia kontuan hartuz gero, EAEn % 19,5eko soldata-arraila dago (6.331,55 €), 2016an baino 4,9 puntu gutxiago ( % 24,4). Ordu bakoitzeko irabazia aztertuz gero, Europar Batasunak egiten duen bezala, soldata-arrakala ia 5 puntu jaitsi da 2016arekin alderatuta, 2016ko % 14,3tik 2019ko % 9,5era.

10 iruzkin
  • @eajpnvaraba
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: #Igualdad #IgualdadSalarial #Euskadi #BrechaSalarial @emakundEJGV

    https://t.co/4YjMeHCsGD

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: #soldata #soldataarrakala #euskadi #soldataberdintasuna @emakundEJGV

    https://t.co/yjWTalF2Ww

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: #Igualdad #IgualdadSalarial #Euskadi #BrechaSalarial @emakundEJGV

    https://t.co/4YjMeHCsGD

  • @mikelaliz
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Euskadi 2030ean soldata arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean izateko e... https://t.co/PKYkUjczbG

  • @AuziaEuskaraz
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi 2030ean soldata arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean izateko e... https://t.co/PKYkUjczbG

  • @B_Artolazabal
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: #Igualdad #IgualdadSalarial #Euskadi #BrechaSalarial @emakundEJGV

    https://t.co/4YjMeHCsGD

  • @BerdintasunEJGV
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    #Igualdad #IgualdadSalarial #Euskadi #BrechaSalarial @emakundEJGV

    https://t.co/4YjMeHCsGD

  • @B_Artolazabal
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: #soldata #soldataarrakala #euskadi #soldataberdintasuna @emakundEJGV

    https://t.co/yjWTalF2Ww

  • @VascoBOT1898
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: #soldata #soldataarrakala #euskadi #soldataberdintasuna @emakundEJGV

    https://t.co/yjWTalF2Ww

  • @BerdintasunEJGV
    2022-02-22

    Comentario de Twitter:
    #soldata #soldataarrakala #euskadi #soldataberdintasuna @emakundEJGV

    https://t.co/yjWTalF2Ww

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak