Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak, aro berri baten oinarriak planteatu ditu “iragana ahaztu barik”

2011.eko irailak 29

Lau arlotan laburbiltzen dira Patxi López lehendakariaren gobernuak aurrerantzean landuko dituen ekimenak: enplegua eta ekonomia berritzaileak; zerbitzu publikoak eta ongizate estatua bera egonkortzea eta administrazioa modernizatzea eta eraginkortasuna hobetzea; fiskalitateari buruzko  proposamena eta bakegintza.

Lehendakariaren oinarriak batasunerako, adostasunerako eta bizikidetzarako:

1.- Euskadi gizarte askotarikoa da ikupuntu politikoetan eta anitza bere herritarren identitateetan. Beraz, identitate ezberdinen askatasuna aitortu, errespetatu eta bermatzen dugu, euskal gizartearen elementu osagarri gisa.

2.- Elkarrekin bizi izaten jarraitu nahi dugu. Ezin dugu etorkizuna bata bestearen aurka eraiki: «bizikidetzarako eskubidea» komunitate beraren kide izateko borondatearen adierazpena da. «Bestearen» ideienganako tolerantziak soilik ahalbidetzen du elkarrekin egoteko eskubidea partekatzea eta bakoitzak bere nortasuna aldarrikatzeko eskubidea edukitzea.

3-Kontaketa memoriaren zabaltze publikoa da. Gertatutakoaren egiazko kontaketa batek jazotakoa justifikaziorik eta erantzukizunik alboratu gabe onartzen duen kontzientzia publiko bat sortzen du. Etorkizunari begiratzen diogu, baina herria sufritutako indarkeriaren gainean eraikiko dugu berriro gerta ez dadin.

4. Era publikoan aitortu nahi dugu terrorismoak biktimei egindako mina, merezi duten espazio publikoa eskainiz.

5.- Sistema demokratikoa bizikidetzarako bide bakarra da. Soilik bere printzipioak, balioak eta arauak onartuz hitzartu ditzakegu gure arteko ezberdintasunen gestioa eta etorkizuneko bizikidetzarako itunak.

6.- ETAren behin betiko amaierak uko egin ezin diogun helburu izaten jarraitzen du. Horregatik, denok ETAri, publikoki eta zorrotz, ekintza terrorista guztiak uzteko eta saririk eta baldintzarik gabe desagertzeko exijitzen diogu.

7.- Terrorismo delituak dituzten presoei, kondenatuta edo epaiketaren zain dauden preso guztiei ETArekin ausarki eta publikoki hausteko eta espetxe-legea onartzeko eskatzen diegu, beren gizarteratzea eta bizitza demokratikorako itzulera ahalbidetzeko.

8.- Espetxe-politikaren orientazio adostua, dinamikoa eta malgua eskatzen dugu, ziklo terroristatik bereizteko modurik onenari bidea emateko. Aipatutako adostasun horrek, beti ere gizarteratzean oinarrituta, besteak beste, zigortutakoen hurbiltze mailakatua aurreikusiko du, beti ere gizarteratzea errazten badu.

9.- Joku demokratikoa eta legea betetzea onartzen duten sentsibilitate demokratiko guztiak, legez aitortuak izan behar dira.

10.- Hiritar askeen herri bat eraikitzeko borondatea berresten dugu, balio demokratikoetan eta giza eskubideetan oinarritua, bakean eta askatasunean bizi nahi duen euskal gizartearentzako gida gisa.

 

 

5 iruzkin
  • 2011.eko abenduak 27

    Tendrán que venír tiempos mejores para Euskadi, hay que seguír luchando por la convivencia, sín importar donde hayas nacido, sín miedo, sín miedo a los propios compañeros que te rechacen por el hecho de ser "Extranjero" Con el lehendakari siempre!!!

  • @INGENIA_pro
    2011.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Discurso íntegro del #lehendakari @PatxiLopez en el debate sobre política general http://t.co/sVVv5ROR via @irekia #Euskadi

  • @aleixcuberes
    2011.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Discurso íntegro del #lehendakari @PatxiLopez en el debate sobre política general http://t.co/3a5OSWtz via @irekia #Euskadi

  • @PSEBizkaia
    2011.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @rvoscar: la mano tendida del lehendakari: bases de un nuevo tiempo en Euskadi "sin olvidar el pasado" http://t.co/5UtEiYAb #pleno

  • @elmundopv
    2011.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @rvoscar: la mano tendida del lehendakari: bases de un nuevo tiempo en Euskadi "sin olvidar el pasado" http://t.co/5UtEiYAb #pleno

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)