Eusko Jaurlaritzak onartu du 10m€ igotzea jasangarritasun energetikoko proiektuetarako FEIren etorkizuneko konpromisoak (GObernu Bilera 2022-2-15)

2022-02-15

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025eko urtealdian 10 milioi euro igotzea Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) etorkizuneko konpromisoak, jasangarritasun energetikoko proiektuetarako maileguak emateko. Ondorioz, erakunde publikoaren aurrekontua aldatu egingo da baldintza horietan. 

Gaur egun FEIk 90 milioi euroko Jasangarritasun Energetikoaren Funts bat du Euskadiko toki-erakundeentzat: 13 milioi 2022ko aurrekontuan, eta 13 milioiko etorkizuneko konpromisoak 2023an, 13 milioi 2024an eta 51 milioi 2025ean.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko