Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategietako Erregistro orokorraren funtzionamendua arautzen duen Dekretua onartuta (2011-09-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko irailak 27

Dekretua: EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Nagusiari buruzkoa

Gaurko bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza ustiategietako erregistro orokorraren funtzionamendua arautzen duen dekretua onartu du, zeinaren bidez, nekazaritzaren sektorearen garapen, plangintza eta antolakuntzarako informazio guztia etengabe eta modu integratuan eguneratu ahal izango baita.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio dekretu horri, eta erregistro baten funtzionamendua arautu behar da. Izan ere, erregistroa 1993an sortu bazen ere, ez zuen egitura juridikorik foru aldundiek kudeatutako datuak batu ahal izateko.

Orain arte, foru erakundeek kudeatutako erregistroak baino ez zeuden. Nekazaritza Politikaren Legea 2008an onartu izana dela-eta araudia aldatu beharra zegoen eta beraz aukera aprobetxatu nahi izan da erregistroaren funtzionamendua arautzeko, lurralde historiko guztien datuak batze aldera.

Erregistro hori martxan jartzeari esker, foru aldundiek informazioa trukatuko dute -ustiategi batzuk lurralde batean baino gehiagotan daude-, dokumentazioa homologatzea erraztuko da, administratuaren izapideak erraztuko dira eta arestiko nobedadeak batuko dira, esaterako, ustiategi baten partekatutako titulartasuna agerrarazteko aukera.

Tresna berri horri eskerrak, ustiategi baten erregistro informazio guztia erregistro horretatik eskuratu ahal izango da, informazio hori edozein administrazio publikoren esku egonda ere.

Antolakuntzari dagokionez, erregistroak ondokoak bereiziko ditu: ustiategi profesionalak, autokontsumorako ustiategiak eta nekazaritza produkzioa nagusia ez izan arren, arau sektorialak direla eta erregistratu behar diren bestelakoak, behin-behinekoak edo behin betikoak.

Foru aldundiak dagokien erregistroa artatzeko eta erregistroetako datu eguneratuak Erregistro Orokorrera batzeko arduradunak izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan