Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko diru-laguntzak (2011-09-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko irailak 27

Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako OSALANek ematen dituen diru-laguntzei buruzko 2011ko araua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak.

Laguntza horien kopurua 265.000 eurokoa izango dira, eta proiektuak aurkezteko azken eguna 2011ko urriaren 23a da.

Horrez gain, Laneko Arriskuen Prebentzioko kudeaketa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria lortu edo berritzeko diru-laguntzak ematea erabaki du Jaurlaritzak.

Ebazpenaren helburua OSALANek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa pribatuei edo enpresa-elkarteei 2011. urtean emango dizkien diru-laguntzak arautzea da, OHSAS 18001 baldintzen arabera ziurtagiria lortu eta berritzeko ekintzak gauzatu ditzaten.

Laguntza horietarako 400.000 euroko kopurua dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan