Euskaraldia
Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Txindokin istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

2022-02-13

Gaur, larunbata, arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikoptero batek Txindoki menditik jaisten ari zenean istripua izan duen 54 urteko emakume bat erreskatatu du. Biktima Donostia Ospitalera eraman dute hanka batean min hartuta.

Gaur arratsaldeko ordu bata eta erdiak aldera, larrialdietako SOS  Deiak 112 zerbitzura deitu dute Amezketan, mendian, emakume bat min hartuta zegoela esanez. Dirudienez, emakumea erori egin da Txindokitik jaisten ari zenean, eta hanka batean min hartu du eta ezin zuen bere kabuz oinez jarraitu.

Larrialdiei aurre egiteko teknikariak berehala mobilizatu ditu lekura suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du min hartu duen emakumea eta, ondoren, Donostia ospitalera eraman dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan