Berriak Osasuna

INFORMAZIO-OHARRA

2022-02-10

Sindikatuek Osakidetzak negoziatzeko duen jarrerari buruz eginiko zenbait salaketari dagokienez, Osakidetzako Zuzendaritzak adierazi nahi du ezin dela Osakidetza salatu negoziatzeko borondaterik ez izateaz edo mahai sektorialean dauden sindikatuen iritziz interesekoak diren gaiei ez heltzeaz; izan ere, Osakidetzako langileen ordezkaritzak ezartzen du hilero mahai sektorial horietan aztertzen diren gaien erdia.

 

Alderdi sindikalak proposatutako gai guztiak eztabaidatu eta negoziatu egiten dira; beti ez dira akordioak lortzen, baina ez da egia Osakidetzak langileen ordezkarien iritziz interesekoak diren gaiei heltzen ez dienik, eta ez da egia, bestalde, negoziazioari uko egiten dionik.

 

2020ko irailetik, legegintzaldia aldatu zenetik, mahai sektorialaren bilerak antolatzeko ezarritako metodologia izan da gai-zerrenda partekatzea, eta, hala, Osakidetzako Zuzendaritzak, harrezkero, bi gai proposatzen ditu, eta zentral sindikalek, beste bi.

 

Osakidetzako Zuzendaritzaren eta bertako langileen ordezkaritzaren artean bileretan aztertu diren gaiak, alde horrek eskatuta, honako hauek izan dira: lan-baimenak, Bidasoako ospitaleko bloke kirurgikoaren obren eraginpean dauden langileen baldintzak, ospitaleko osagarri ekonomikoak, Urdulizko ospitalean txandaka lan egiteagatiko plusak, Lehen Mailako Arretako ordutegien egokitzapena, behin-behinekotasuna, lanbide-garapena, lekualdatze-lehiaketak, kontratazio-zerrendak.  Eta, Zuzendaritzak proposatuta, honako gai hauek eztabaidatu dira, besteak beste: LEPen garapena, Euskara Plana, lan-egonkortzea…

 

Beraz, ez da egia Zuzendaritza eta sindikatuak batzen dituen mahai sektorialak edukirik ez duenik edo bertan negoziatzen edo adosten ez denik. Hori dela eta, Osakidetzako Zuzendaritzak espero du sindikatuek hausnartzea eta hurrengo mahai sektorialera bertaratzea, aukera baitute bertan gai-zerrendarako puntuak aurkezteko, EAEko Osasun Zerbitzuko langileen mesederako.

 

Azkenik, ez du oinarririk iragarritako mobilizazio eta lanuzteetarako argudio gisa osasun-arretaren zerbitzuan murrizketak daudela baliatzea; gainera, EAEk, aurten, 1.984 euro bideratzen ditu biztanleko osasun-arloko gastura, Osakidetzak sekula izan duen kopururik altuena eta autonomia-erkidego guztietan ere altuena. Eta, azken bi urteotan, batez beste, pandemiaren aurretik baino 3.000-4.000 pertsona gehiago egon dira lanean Osakidetzan.

 

5 iruzkin
  • 2022-02-13

    Osakidetza dijo que nos iba a abonar el DESARROLLO PROFESIONAL, que lleva tantos años de retraso.....y que ha pasado?
    Porque juegan con nuestro dinero??
    BASTA YA !!
    Los trabajador@s de Osakidetza estamos bastante enfadados , ustedes lo saben pero les importamos .... nada,tristemente!

  • 2022-02-11

    Discutir, negociar, acordar..... Con un canto en los dientes si se cumpliera lo acordado, en mi opinión la "denuncia de vacío de contenido" se refiere a los incumplimientos acordados, trasladando a l@s trabajador@s un hartazgo e impotencia, haciéndose necesaria una respuesta y exigir el reconocimiento, de una vez por todas, del verdadero valor de la mesa en la que estamos representad@s las personas que hacen posible mantener la persiana abierta los 365 días del año.

  • 2022-02-12

    La carrera profesional se prometió para el 01/01/2022 y de momento no hay noticias después de 11 años manteniéndola cerrada y robándonos a todos los trabajadores ese derecho a cobrarla. En cuanto a la pérdida de poder adquisitivo, ahí están los datos, cuanto sube el IPC (este año más del 6%) y cuanto nos suben el sueldo? Llevamos acumulada una pérdida de poder adquisitivo en los últimos años de un 30%.
    Osakidetza promete mucho pero en la práctica no cumple nada!!
    Vaya banda que tenemos por dirigentes!!

  • 2022-02-10

    Pues la información que nos llega a las trabajadoras de la corporación es la contraria a la que dice esta nota de prensa: que no tenéis voluntad de acordar nada. Hubo una propuesta en abril sobre complementos, que Osakidetza ha retirado sin dar explicaciones.

    Y acordasteis el desarrollo profesional para el día 31 de diciembre... estamos a 10 de febrero, y no hay noticias (ni explicaciones).

    El PNV lleváis meses sacando pecho con que se ha recaudado mas que nunca; y a la hora de pagar a la plantilla lo que le corresponde, no hay dinero.

  • 2022-02-10

    Hablo como usuaria y la asistencia es penosa,casi una hora con musica al telefono para cuando dan una cita 12 dias ,siete días todo esto por telefono. Esto es un desatre,no vengan a vendernos una moto sin ruedas . Si das positivo por un test no se cuentan como contagiados,dejen de hacer trampas

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan