Gazteen Euskal Behatokia: emakumezkoen presentzia gizonezkoena baino handiagoa da Euskadiko unibertsitateetako gradu zientifikoetan

2022-02-10
  • Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
  • Zientzia adarreko graduak: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Fisika, Geologia, Matematikak eta Kimika, 2019/2020 ikasturtean: gehienetan emakume gehiago graduatu ziren gizonak baino, oro har, % 54
  • 2019/2020 ikasturtean, 295 emakume graduatu ziren gradu zientifikoren batean, orain arteko kopururik altuena.


Vitoria-Gasteiz, 2022 02 10


2019/2020 ikasturtean, 1.588 emakume matrikulatu ziren Euskadin eskaintzen diren Zientzien adarreko unibertsitate-graduetako kurtsoren batean. Azken urteetan, gradu zientifikoetan matrikulatzen diren emakumeen proportzioa gizonena baino pixka bat handiagoa da, baina aldeak ez dira oso nabarmenak.


Bihar, otsailak 11, ostirala, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiak hainbat datu aurkeztuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan Zientzien adarrean matrikulatutako eta graduatutako ikasleen bilakaerari buruz. ( https://www.gazteaukera.euskadi.eus/observatorio-vasco-juventud/-/noticia/2022/en-los-ultimos-anos-la-presencia-femenina-en-los-grados-cientificos-que-se-ofertan-en-las-universidades-de-euskadi-es-superior-a-la-masculina/ ) 


2019/2020 ikasturtean (Eustaten datuak oinarri hartuta), 295 emakume graduatu ziren euskal unibertsitateetako gradu zientifikoren batean, orain arteko kopururik altuena. Horrek esan nahi du ikasturte horretan Zientzietan graduatutako pertsona guztien % 54,0 emakumeak izan zirela.


2013/2014 ikasturtetik 2019/2020 ikasturtera bitarteko bilakaeraren azterketak erakusten duenez, Zientzien adarreko graduren bat amaitu dutenen artean, emakumeen proportzioa beti da gizonena baino zertxobait handiagoa.

 

Zientzien adarreko graduetan matrikulatutako eta graduatutako emakumeen arteko proportzioa kalkulatuz gero, gizonena baino handixeagoa dela ikus dezakegu, beraz, ondoriozta dezakegu emakumeek zientzien graduak gizonek baino neurri handiagoan aukeratu ez ezik, bukatu ere neurri handiagoan egiten dituztela.


Sailkapen ofizialaren arabera, honako gradu hauek sartzen dira Zientzien adarrean: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimika.

 

2019/2020 ikasturtean horietako gehienetan emakume gehiago graduatu ziren, gizonak baino; salbuespenak Fisika eta Geologia graduetan gertatu ziren, kasu horietan gizonezko tituludunak emakumezkoak baino gehiago baitziren.

 

2019/2020 ikasturtean Zientzia adarrean graduatutako emakumeen ehunekoa, Euskadiko unibertsitateetan ikasturte horretan graduatutako emakume guztiekiko, % 5,0 da.

 

3 iruzkin
  • 2022-02-21

    Interes-talkarik gabe, nahitaez; adibidez, negozioak ixten dira Europa barruko lehian, eta, ondoren, botila-lepoak eratzen dira, batasunetik kanpoko interesak aurreratuz.

  • 2022-02-21

    sin choques de intereses necesariamente, por ejemplo se cierran negocios en competencia intraeuropea y luego formarse cuellos de botella con avance intereses exteriores a la unión

  • @iozamizu
    2022-02-10

    Comentario de Twitter:
    La presencia femenina en los grados científicos de las universidades de Euskadi es superior a la masculina https://t.co/ZFxGyw64BY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak