Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko 41 turismo-bulegoak Gasteizen bilduko dira gaur, eta ‘Green Capitalaren’ toki interesgarriak bisitatuko dituzte.

2011.eko irailak 27

Turismoko zuzendari Isabel Muelak eskuragarri dituzten tresna berriak azalduko dizkie Itourbask sareko bulego guztiei.

Eusko Jaurlaritzak gonbidaturik, Euskadiko turismo-bulego guztiek Ingurumeneko Ikerlanetarako Zentroa eta Salburuko Ataria zentroa bisitatuko dituzte, Europako Hiriburu Berdearen toki interesgarriak bertatik bertara ezagutzeko.

Gaur, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udalerrietan barrena barreiatuta dituen 41 turismo-bulegoak bilduko ditu Gasteizen, bi helbururekin. Batetik, Turismoko zuzendari Isabel Muelak euskal turismoaren sustapena eta gai horri buruz dakitena hobetzeko eskuragarri dituzten tresna berriak azalduko dizkie zentroetako profesionalei.

Bulegoek informazio- eta komunikazio-teknologien tresna berriak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute, baita estatistika-tresna berriak ezagutzeko aukera ere, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pîlar Zorrillak gaur jendaurrean aurkeztuko duen Euskadiko Turismo Behatokiaren bitartez abian jarriko direnak.

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Isabel Muelarekin bildu ostean, Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berde izendatu izanarekin zerikusi handia duten bi toki bisitatuko dituzte Itourbaskeko profesionalek.

11:15ean Ingurumeneko Ikerlanetarako Zentrora joango dira. Bertan, iraunkortasunari dagokionez Gasteizko hautagaitza bultzatu zuten proiektu nagusiak ezagutuko dituzte, bertatik bertara.

Ordubete geroago, Euskadiko hainbat udalerritatik etorritako 41 profesionalak Salburuko urmaeletara joango dira, iaz inauguratutako Ataria zentroa bisitatzeko. Natura interpretatzeko zentro hori hezeguneen ingurune naturalean integratuta dago, eta Gasteiz berdearen adierazgarrietako bat da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 27a.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)